

Secciones
Servicios
Destacamos
ANTXON ETXEBERRIA
Miércoles, 30 de marzo 2011, 04:13
Amenabar Zarautz taldeak bere helburua lortu du eta igoera fasean izango da. Larunbatean Zumaian lorturiko berdinketa nahikoa du denboraldi hasieran jarritako lehen helburua lortzeko, igoera fasea jokatzea. Urte batzuk bazeramatzaten igoerarik jokatu gabe, baina aurten bai. Ez dakite non jokatuko duten, nahiz badirudi Gijon eta Huelvako Moguer-ko taldeak eskaerak eginak dituztela. Oraindik eskaera gehiago ere aurkez daitezke, eta beraz itxaron egin beharko da Espainiar Federazioak aukeraketa egin arte.
Nahiz eta oraindik bi jardunaldi geratu amaierarako, zarauztarrek oso denboraldi erregularra egin dute, defensa sendoarekin eta golak sartzeko orduan ere talde indartsua dela erakutsi dute. Luis Mari Garate entrenatzailearen lehen urtea izateko, oso ongi eraman du taldea. Minutuak banatu ditu eta itxura batean taldea fresko iristen dela dirudi denboraldiko une erabakiorretara.
Hori bai, Zumaian, nahiko urduri agertu ziren. Indarrean hasi zuten neurketa, baina pixkanaka Pulpok defentsa estutu eta zarauztarrek zailtasunak izan zituzten aurrekaldean. Azkenean berdinketa eta zarauztarrak jakitun Ereintzak galdu egin zuela, sailkapena ospa-tzeko. Zumaiarrek berriz, maila mantentzeko lanak izango dituzte, baina oraindik posible dute.
Datorren jardunaldian erabakiko da taldeko txapelduna. Partidu handia dugu Aritzbatalde kiroldegian, Caja Segoviaren bisitarekin. Amenabar eta Segovia berdindurik ditugu 39 punturekin. Irabazten duenak txapeldun izatearen ohorea izango du. Badakigu Segoviatik 100 jarraitzaile inguru etortzekoak direla, beraz giro aparta izango da 18:00etan hasiko den neurketan.
Aurretik, Aialako neskak La Calzadaren aurka. Hau bai partidu garrantzitsua mailari eusteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.