Borrar
Las diez noticias de la jornada
Tesi onenentzako Koldo Mitxelena sariak eman dituzte
AL DÍA LOCAL

Tesi onenentzako Koldo Mitxelena sariak eman dituzte

J.M. Makazagaren 'Elgoibarko ahozko euskara' argitaratu dute Euskaltzaindia eta EHUk

DV

Martes, 5 de abril 2011, 09:43

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak banatu zituzten atzo. Irabazleek oroigarria, diploma eta 2.000 euro jaso dituzte.

Zientzia Esperimentalen jakin-tza-arloan, Koldo Garciaren tesi hau gertatu da garaile: 'Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan'.

Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan Maite Oronozen tesi hau saritu dute: 'Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura'. Osasun Zientzien jakintza-arloan, berriz, Jaime Zuberoren 'Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan'.

Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-arloan, J. Inazio Markoren 'Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan'. Eta Giza Zientzian jakintza-arloan, Idurre Alonsoren 'Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean'.

Bestalde, Jesus Mari Makazagaren 'Elgoibarko ahozko euskara' aurkeztu zen atzo Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Liburuak Akademiaren Iker bildumaren 25. zenbakia darama, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

Jesus Mari Makazaga UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria da, euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko Gramatika ba-tzordeko idazkari. Elgoibarko ahozko euskara, 2009 urtean Makazagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Tesiaren zuzendaria Pello Salaburu euskaltzain osoa izan zen.

Makazagak hizkuntzaren maila guztietan ikertu du Elgoibarko hizkera. Horretarako, Elgoibarko eta inguruko herrietako adineko berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tesi onenentzako Koldo Mitxelena sariak eman dituzte