

Secciones
Servicios
Destacamos
ELISA BELAUNTZARAN
Martes, 5 de abril 2011, 04:57
Burdina taldekoek 2011n ere proiektu ugari aurrera ateratzeko asmoa erakutsi zuten. Andoainen eskainitako prentsaurrekoan aditzera eman zutenez herri bakoitzean dauden karobi, labadero edo zubiak berreskuratzen lana egingo dute.
Besteak beste, bertako Udalen laguntzarekin Berastegi, Elduain, Villabona-Amasa eta Andoainen arituko dira aurreko urteetan bezala, baina aurten Zegamara ere hurbilduko dira karobi bat berreskuratzeko. 2010eko balantzea egiterakoan Burdina taldekoek gogora ekarri zuten, besteak beste, «Andaoinen orain arte berreskuratutakoak mantendu gehiago ez onda-tzeko, eta bestela, bi karobi ere berreskuratu dira; Villabonan bi karobi berreskuratu zirela, Elduainen beste bi eta Berastegiko kasuan, Ollokiko karobia, Bizkotxeko meategiko kargaderoa eta labe bat, Berinezko meategin lanean jarraituko dute; Mustarren beste erreketa labe bat eta kargaderoa berreskuratu dira».
Aurrerantzean berriz, «labaderoak berreskuratzen saiatuko gara Andoain esaterako, Villabonan ere bai; Elordiko mugarria berreskuratu egin nahi da. Villabonan karobi eta labadero bat berreskuratu nahi dugu; Berinezko megatietan lanean jarraituko dugu eta Ollokin zubi zahar berreskuratuko dugu, burdinola bat eta ur depositua ere bai eta beste hainbat proiektu ere izango dira tartean» aditzera eman zuten taldetik.
Lan asko dagoela esateko zioten Burdina taldekoek. Bolondresen laguntza ezinbestekoa zela aitortzen zuten eta instituziorena ere bai. Aurtengo asanblearen egunean, Elduaingo alkatea, Jose Angel Urkizu, Berastegiko Joxe Garaiburu eta Javier Mujika zinegotziak, Villabonako zinegotzia den Pello Zendoia, eta Andoaingo Toñi Landa, Jose Ramon Berraondo eta Xabier Arruti Burdina taldekoeekin batera izan ziren besteak beste. Teknikarien artean berriz, Elduain eta Berastegiko Unai Bergara izan zen, Aldunditik Manuel Izagirre eta Xabier Cabezon Leitzarango aditua ere bertan zian zen, Felix Ugarte fundaziaoren kide den Txomin Ugalde bertan zelarik. Azken honek, Berinezko meategien inguruan hitz egin zuen.
Euren aldetik, udal ordezkariek eskerrak eman nahi zian zizkien Burdina taldeko kideei egiten duten lana eta animoak eman lanean jarrai dezaten, ezinbestekotzat jo baitzuten egiten zutena, ondare eta historia berrezkuratzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.