Borrar
Etxeberria azpeitiarra da eta 39 urte ditu.
Eneko Etxeberria Bereziartua da Bilduren alkategaia
AZPEITIA

Eneko Etxeberria Bereziartua da Bilduren alkategaia

Abokatua eta EHUko irakaslea, independente gisa aurkeztuko da. Garrantzia berezia ematen dio abertzaleen eta aurrerakoien arteko indar metaketari

ELI AIZPURU

Jueves, 21 de abril 2011, 05:28

Eneko Etxeberria Bereziartua da Bildu koalizioaren Azpeitiko alkategaia maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako. Azpeitiarra da eta 1971n jaio zen. Independente modura aurkeztuko da bozketara.

Abokatua eta EHUko irakaslea da Etxeberria. Koalizioko zerrendaburuak garrantzia berezia ematen dio abertzaleen eta aurrerakoien arteko indar metaketari.

Prentsa ohar bidez jakinarazi du Bildu Koalizioak Etxeberriaren hautaketaren berri eta koalizioko zerrendaburuari Euskal Herriko garai politiko berriak ilusioa sortzen diola dio idatziak. «Garrantzia berezia ematen dio abertzaleen eta aurrerakoien arteko indar metaketari» aipatzen da bertan. EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute Bildu koalizioa.

Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta abokatu ekonomista bezala dihardu lanean. Bi bulego dauzka: Azpeitian eta Donostian. Hainbat eta hainbat kasu eraman izan ditu Etxeberriak, eta haien artean ezagunena Egunkaria auzia da. Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkariaren itxiera kasuan absoluzio epaia eman zuen joan den urtean. Auzi ekonomikoak, ordea, aurrera segitzen du oraindik, eta Etxeberriak darama defentsa arloa, beste abokatu batzuekin batera.

Azpeitiko Bilduren alkategaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea ere bada. 2007tik, hain zuzen. Zuzenbide Prozesaleko klaseak ematen ditu Donostian, Ibaetako kanpusean, bosgarren mailan.

Leo Etxeberriaren semea

Eneko Etxeberriaren aita zena aski ezaguna da Azpeitian: Leo Etxeberria. Sindikalista, ikastolaren sor-tzaileetakoa, euskaltzalea, historialaria, idazlea eta EAJko zinego-tzia izan zen Leo Etxeberria. 1981ean hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Gainontzeko zerrendakideen izenak aurrerago aurkeztuko dituztela esan badute ere, dagoeneko buletin ofizialean argitaratu dira. Honakoak dira: Mikel Ibarzabal Eizagirre, Leire Etxaniz Manterola, Ignacio Portilla Aranburu, Ainhoa Beristain Odria, Manuel Unanue Elustondo, Aritz Epelde Zinkunegi, Kontxita Martija Olaizola, Imanol Amenabar Urkidi, Maria Jose Iturria Etxenagusia, Juana Jauregi Zendoia, Julian Unanue Bereziartua, Ibon Labaka Zubizarreta, Gurutze Eizmendi Muguruza, Josu Aranburu Eizagirre, Maialen Agirre Bereziartua eta Manuel Agirre Urdalleta. Ordezkoak: Nerea Aranburu Etxezarreta, Jose Maria Arregi Zubizarreta eta Jone Salegi Igoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eneko Etxeberria Bereziartua da Bilduren alkategaia