Borrar
Jabier Muguruzaren «apustu erradikalena»
CULTURA

Jabier Muguruzaren «apustu erradikalena»

Kantuetan isilune handixeagoak tartekatuz, eta Mikel Azpiroz pianojolearekin batera, bere hamaikagarren diskoa plazaratu du: 'Bikote bat'

FELIX IBARGUTXI

Viernes, 7 de octubre 2011, 10:17

Jakinekoa da Jabier Muguruzak abesti intimistak egiten dituela, astiro, oso astiro kantatzen duela eta isiluneak tarteka-tzen dituela. Orain atera duen diskoan eutsi egiten dio ohiko kantaerari eta koska bat harutzago ere joan da, isiluneak piska bat luzatuz. Atzoko aurkezpenean hau esan zuen 'Bikote bat' disko berriaz: «Orain arteko apustu erradikalena da. Oso modu biluzian egin ditut kantak, eta musika estandarretik urrun».

Konposizioak, bat izan ezik, Jabier Muguruzarenak dira, eta bestea, instrumentala, Mikel Azpirozena dugu. Moldaketez ere Azpiroz arduratu da. Disko osoan zehar Azpirozek jotzen du pianoa, tarteka Jabier Muguruzaren soinu handia entzuten delarik. Eta musika-tresnen aldetik horixe da guztia. «Diskoa aurkezteko kontzertuak inoiz baino fidelago izango dira. Pianoa eta soinu handia besterik ez dugu joko», esan zuen musikari irundarrak.

Kantu batean Jackson Browneren ahotsa agertzen da. Lankidetza horretaz pozik eta harro dago Muguruza: «Badira hamabi urte haren omenezko diskoan parte hartu nuela. Harrezkero, Gabonetan, urtero, galletak bidaltzen dizkigu. Etxean zain egoten gara kaxa hori noiz iritsiko».

Muguruza eta Azpiroz aspaldiko ezagunak dira. Muguruzaren laugarren diskoan ('Fiordoan', 1999) kolaboratu zuen pianojole donostiarrak. Bi urte geroagoko 'Hain guapa zaude' hartan ere egin zuan lana, eta hura izan zuten taxuzko azken elkarlana.

Letrei dagokienez, badira ohiko letragile batzuk, hala nola Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta eta Jose Luis Padron. Baina fitxaketa berritzat har daitezkeenak ere badira: Harkaitz Cano, Rikardo Arregi eta Lourdres Oñederra.

Diskoari izenburua ematen dion piezak Harkaitz Canoren testua dauka, eta sortze prozesua bitxia izan zen, Muguruzak atzo argitu zuenez: «Irakurri nuen Harkaitz Canok zinearen eta literaturaren arteko harremanari buruz publikatu zuen liburu hura eta atentzioa eman ziadn pasarte batek. Canok esaten zuen hainbat filmetan gizonezkoak pentsakor agertzen direla, eskua kokotsean dutela; eta emakumeak, aldiz, leihotik begira agertzen direla sarri. Esan nion Harkaitzi ea egingo zuen kanta-letraren bat gai horretaz eta oso ideia ona iruditu zitzaion. Eta esan eta egin».

Hain zuzen ere, bideoklipean horrelako eszenak agertzen dira, bi aktore ezagunek jokatuak: Tessa Andonegi eta Joseba Apaolazak.

Eskatu zitzaionean orain arteko balantzea egiteko, honela mintzatu zen: «Uste dut dena defenda dezakedala, badagoela nire ibilbidean koherentzia bat, kontzeptu bat. Oso kontent nago. Berandu samar hasi izanaren zortea ere eduki dut. Beste batzuei aditzen diezu: 'Ba ni oso gazterik hasi nintzen eta hasierako diskoak ez ditut ikusi ere egin nahi. Hura lotsa'».

Bi musikariok hasiak dira jadanik zuzeneko emanaldietarako entseguak egiten. Donostian azaroaren 4an ariko dira, Lugaritz kultur etxean, sarrera salgai dagoelarik zortzi euroan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jabier Muguruzaren «apustu erradikalena»