Borrar
Hitza albiste. Goian, Ruper Ordorika eta Juan Gorostidi, 'Lau kantari' liburuaren egilea. Behean, Maite Goñi, 'Gaurko hitza' ekimenaren sortzailea. :: MIKEL FRAILE
Maite Goñik badauka tiradizioa
LAUBIDE

Maite Goñik badauka tiradizioa

'Gaurko hitza' ekimenak hiru urte bete ditu eta ospakizun festan Xabier Euzkitzek lezio ederra eman du Matalazi buruz. Jabier Muguruza identifikatuta sentitzen da Julio Villarrekin. Biek ala biek isiltasuna goresten dute. Ruper Ordorikak txokora egin nahi du, sakonera, eta ez zabalera

PPLL

Viernes, 4 de noviembre 2011, 04:26

Ruper Ordorikak irakurri du, jakina, Juan Gorostidiren 'Lau kantari' liburua (Pamiela arg.). Achiary, Laboa, Imanol Larzabal eta Ordorikaren lanak azter-tzen ditu hor musikazale altzatarrak. Ruperri galdetu diot liburua zer iruditu zaion, eta: «Interesgarria. Gainera, horrelako liburuak oso gutxi daude». - Zer irizten diozu Gorostidik zure bideaz esandakoari?: «Ziur naiz Ordorikarena ez zela bide goxoa izango, bai duina eta aberatsa». Ruper flematikoa da, epai neurtuak egiten ditu beti. - Begira, Felix. Ni ez naiz inoiz kexu izan. Kanta-molde batek onespena jasotzeko denbora behar da beti, baina hasiera-hasieratik entzule-kopuru bat izan dut, oso aldeko entzulea gainera, eta hori babesa izan da. 1980an plazaratu zuen Ordorikak lehenbiziko diskoa: 'Hautsi da anphora'. Hogeita hamar urte jendaurrean, baina oraindik ikasten bezala: «Behin ere ez dut oso ideia zehatza izan entzuleen gainean. Kantuek, zorionez, mila irakurketa eduki ditzakete. Entzule bakoitzak bere interpretazioa egiten du». - Lehengo astean atera zenuen 'Hodeien azpian' diskoak disko sosegatua ematen du. - Nik ez dut musika termino horietan neurtzen. Esango nuke sakonera jo nahi izaten dudala. Zabalera egin beharrean, txokora jo. Saiatzen naiz hitzak eta doinuak galbahetik pasa-tzen, eta halaxe gero eta destilatuago ateratzen dira gauzak. Hala nahi nuke behintzat. Disko hau erritmikoagoa da, baina jendeak sosegatuago bezala hartzen badu, zer esango dizut... oso ondo. - 2006ko elkarrizketa batean hau esan omen zenuen: «Gehiago da irauten duena aldatzen dena baino». Esaldi horrek atentzioa eman zion Juan Gorostidiri. Zer nahi zenuen esan? - Adierazpen esoterikoa ematen du, ezta? Hau nahi nuen esan: seguru asko pauso asko eman ditut, seguru asko formalki gauzak aldatu egin dira, baina oinarrian, beti, hasierako batuketa primitibo hori dago, hitza eta musikaren artekoa. Eta hor dirau hasierako nire nahi horrek, hi-tzak eta doinuak elkartu nahi horrek.

Muguruzaren isiluneak Gaur gaueko 9etan Jabier Muguruza ariko da Donostiako Lugaritz kultur etxean. Berarekin kafesnea hartu dut. «Radio Euskadin, asteazkenetan, elkarrizketak egiten ditut, eta aste honetan Julio Villar mendizaleari egin diot. Esan dit gehien gustatzen zaiona zera dela: mendiko isiltasuna eta presarik gabe ibiltzea. Identifikatuta gelditu nin-tzen, nire kantagintza ere horrelakoxea da: isilunez betea eta presarik gabea». Badira hogei urte Iñaki Irazurekin hasi zela lankidetzan. Bilbon bizi den idazle honen testuak sarri erabili ditu kanta-letretarako. «Orain ere bat hartu diot, 'Lausoa kristalean' deritzana, eta kantatzen dudan bakoi-tzean hunkitu egiten nau», aitortu dit abeslari irundarrak. Honela hasten da testu hori: «Begiak busti / egin zaizkizu / sukaldean gosaltzen / solasean / ari ginenean. / Eta beldur / izan nauzu / ez bainekien zer egin /zure malkoekin».».

Euzkitzeren lezioa Maite Goñiren 'Gaurko hitza' ekimenak (www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/) hiru urte bete ditu. Honezkero jende dezentek dakienez, egunero hitz bat proposatzen du Ordiziako irakasle honek, eta hainbat argibide eta jolasbide ematen hari buruz, tartean baita bideoak ere. Bazegoen zer ospaturik eta festa egin zuten herenegun Donostiako Dokan. Lagun ezagun batzuek (Euzkitze, Imanol Murua Uria, Anari, Zaldiero, Igor Calzada, Harkaitz Cano, Iban del Campo...) tranpalora igo eta hitz bana proposatu zuten, nork bere kosetxako zerbait erantsita. Bi gauza nabarmenduko ditut: Harkaitz Canoren 'vis komikoa' (oso bakarrizketa landua egin zuen 'versus' berbari buruz) eta Xabier Euzkitzek aukeratutako hi-tza, Zuberoako hitz bat, alegia: 'ohildu'. Euzkitzek gogorarazi zuen Matalazek -hiltzera zihoalarik- esandako hitzak ez direla «tirano arrotzen hiltzeko», baizik eta «tirano arrotzen ohiltzeko», hau da, «tirano arrotzak botatzeko, kanporatzeko». Benito Lertxundik 1981ean disko hura atera zuenean, akats hori egin zuen. Jendeak letra akastuna ikasi eta, urteen eta ba-tzuen eta besteen errepikapenen poderioz, fosildu bezala egin da bertsio okerra. Benitok aspaldi ikasiko zuen hitz zuzena, orain beste guztiok ikasi behar lezioa. Beste datu bat Euzkitzek emana: asteartean 350 urte izango dira Matalaz hil zutela. Burua moztu zioten eta egun ba-tzuetan Mauleko gazteluan eduki zuten, agerian, kainoi bati lotuta. Anarik, berriz, 'opaldu' hitza aukeratu zuen, bere 'Harriak' abestian agertzen den hitza. Deigarria egin zait, Sabino Aranak 1897an asmaturiko hitza baita. 'Opa izan', 'opatu' esan nahi du. Igor Calzada dok-toreak, berriz, 'irteera' hi-tza, eta, Anari bezala, hau ere kantuan jardun zen, gitarra hartuta. Banekien hurrengo egunean 'Hacia una nueva ciudad vasca' liburua aurkeztu behar zuela, ez ordea gitarra jotzen zekienik. Bistan da: tiradizoa dauka Maite Goñik.

Euskal Kantu Txapelketa Kantu kontuekin jarraituz, jadanik badakigu nortzuk ariko diren azaro bukaera aldera (hilak 27, igandean, Donostiako Antzoki Zaharrean) Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalean. Ohi bezala, kantarien erdiak oso gazteak dira, 18 urte ingurukoak. Oraingo finalisten artean, iaz saritutako bi izen ikusten ditut: Jon Antza eta Keiran. Idoia eta Jon Antzak saria eskuratu zuten iaz bikoteen sailean, eta Keiran hirukote alegiarrak txapela jantzi zuen taldeen sailean. Oraingo finalisten erdiak, sariketan lehenengo aldiz parte hartutakoak dira. Badatoz berriak.

fibargutxi@diariovasco.com

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maite Goñik badauka tiradizioa