Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Sábado, 26 de noviembre 2011, 03:27
Ramon Zubizarreta Larrañaga 'Landakanda' pandero-jolearen biografia argitaratu dute Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen 'Soinuaren liburutegia' bilduma barruan. Zortzigarren biografia da, eta lehenengo aldia pandero-jole bati egiten zaiona; orain artean soinujoleei egin izan zaie. Egilea Miel A. Elustondo kazetari eta idazlea da, eta liburuarekin batera diskoa eskaintzen da, non Landakanda kantuan eta pandero astintzen entzun daitekeen, bai aspaldiko grabazioetan bai askoz berriagoetan.
Liburuaren izenburua 'Landakanda, panderoaren erregea' da. «Ramoni ez zaio gustatzen errege kontu hori, neu ere ez naiz erregezalea batere, baina Landakanda artista hutsa dela adierazteko modua da», azaldu zuen Elustondok liburuaren aurkezpenean, herenegun.
Eta Landakandak erantsi: «Zer egin dut nik errege izateko? Ezer ez!» Azkoitiko Landakanda baserrian jaio zen, 1923an. Mutikotan Izer baserriko lehengusu batzuek ekarritakoa izan zuen Ramon Zubizarretak lehenbiziko panderoa. Hasiera hartan Zumarragako Trikitixaren miresle izan zen. «Joxe Oriaren ahotsa, hura ahotsa! Beldurgarri altua! Hura imitatzen saiatzen nintzen», esan zuen aurkezpen-ekitaldian.
Landakandak 18-19 urtekin egin zuen lehenbiziko plaza, Azpeitian. Ezkondu zenean, 26 urte zituela, jendearen aurrean jotzeari guztiz laga zion. Eta ezkontza--egunean ere ez zuen jo. Orduan trikitixa ez zegoen hain ongi ikusita.
Berrogei urte zituela ekin zion berriz ere. Maltzeta azaldu zi-tzaion eske, omenaldi bat bazegoela eta laguna behar zuela. Soinujole askorekin jardun zuen ondorengo urteetan, baina batez ere Lajarekin. Harekintxe grabatu zuen lehenengo diskoa -'Trikitixa' zeritzana- 1977an eta Madrilen. Gero beste hiru etorri ziren: 'Laja eta Landakanda' (1981), 'Pepe Yanciren omenez' (1986) eta 'Gure oroitgarri' (1994). Lajak zergatik aukeratu zuen Landakanda? Liburuan esaten du: «Hain garbi kantatzen zuen, izan ere! Batzuei ahotsa aditu bai, egiten zaie, baina ez dute behar bezala ahoskatzen».
Landakanda txapelduna izan zen bi aldiz, eta txapelketen inguruan hau adierazi du libururako: «Txapelketa beharrezkoa da, nire iritziz. Hor azaldu behar duen batentzat, azaltzeko modurik onena horixe da».
1998an omenaldia egin zion ETBk, erretiratu berria zelako, peritonitis larri baten ondorioz. Baina oneztu zen, eta harrezkero sarri kantatu du eta panderoa astindu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.