

Secciones
Servicios
Destacamos
IRATI ZATARAIN txema@publibrock.com
Jueves, 2 de febrero 2012, 09:38
Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen parte-hartzearekin egindako kanpainak. Kasu honetan gazteek gidabaimena euskaraz atera zezaten ideiarekin, Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek egitasmoa jarri zuten abian orain bi urte. 2011n gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen. Atzo eguerdian, Usurbilgo Artzabal egoitzan egin ziren zozketak.
Herriko ordezkariak Boris Nogales Euskara Batzordeko lehendakaria, eta Izarra eta Mugica autoeskolako langileak izan ziren; bestetik, Alaitz Aizpurua (Usurbilgo Euskara Batzordeko lehendakaria), Naiara Sanchiz (Hernaniko Euskara Ba-tzordeko lehendakaria), Joxean Bengoetxea (Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko lehendakaria eta era berean Bengoetxea autoeskolako nagusia) Joxe Migel Solozabal (Solozabal autoeskolako nagusia) eta Buruntzaldeko auto-eskoletako arduradunak bildu ziren.
Egitasmoaren sustapen gisa, zozketa egin zen atzo eta sarituak hauek izan ziren: Maialen Garmendia (Mendi Autoeskola, Andoain), Maialen Geresta (Bengoetxea Autoeskola, Andoain), Naiara Gonzalez (Otamendi Autoeskola, Astigarraga), Itziar Garmendia (Solozabal Autoeskola, Urnieta), Ander Izeta (Solozabal Auto-eskola, Usurbil), Elisabet Martikorena (Mugica Auto-eskola, Lasarte-Oria), Andoni Urdangarin (Izarra Auto-eskola, Lasarte-Oria), Mikel Bergara (Hernani Auto-eskola, Hernani), Aitor Ortiz (Otamendi Auto-eskola, Hernani).
Etorkizunari begira
Gero eta gehiago dira azken urteotan Buruntzaldean gidabaimena euskaraz atera dutenak, 2010 urtean 34 ikasle izan ziren eta 2011n berriz, 60 ikasle. Etorkizunean egin beharreko lanen artean aipa daiteke gero eta gazte gehiagok atera dezaten gidabaimena euskaraz, gero eta aztertzaile gehiagok euskaraz jakitea eta erakunde desberdinek bat egitea dela.
Beste aldetik gogoratu behar da 2012an gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzen dutenek ere aukera izango dutela zozketa berri batean parte hartzeko. Informazio gehiago www.buruntzaldea.org web orrian eskura daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.