Borrar
Urgente Colas de doce kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
Jon, Ane eta Xabier Madrilgo pistan Limousin cartonajes-Oria kamiseta aurrean dutela. Ane eta Jon podiumean lortutako domin batzuekin frogak bukatu ostean. :: ORIAKO
Zazpi domina lortu dituzte Oriako Txirrindulari eskolakoek Madrilen
TOLOSALDEA

Zazpi domina lortu dituzte Oriako Txirrindulari eskolakoek Madrilen

Villabonan eta Elorrion izango dira eta bihar igandea, Eibarren

ELISA BELAUNTZARAN

Sábado, 14 de abril 2012, 04:40

Oriako Txirrindulari eskolako Jon Irisarri, Xabier San Sebastian eta Ane Iriarte pozik bueltatu dira Madriletik. Bertan, Espainiako Pista Txapelketa jokatu berri dute eta zazpi domina lortu eta gero bueltatu dira etxe aldera.

Jubenil mailan hartu zuten parte Oriako hiru ordezkariak eta emaitzak uste baino hobeak izan direla azpimarratu daiteke. Aipagarria da Xabier San Sebastian zorte txarra izan zuela, lehen lasterketan erori egin baitzen. Tolosarrak eskumuturrean mina hartu zuen scrath frogan erori eta gero. Dirudienez lasterketan parte hartzen zuen beste txirrindulari bat erori egin zen eta Xabierrek bere bizikletaren aurka jo zuen. San Sebastianen asmoa zen lau frogatan parte hartzea, horien artean jazarpenarena zen garrantzitsuna.

Bestalde, aipatzekoa da Jon Irisarrik egindako lana Madrilen. Tolosarrak ilusio handiak zituen txapelketa honetako podiumean izango zela eta emaitzak erakutsi dute ondo prestatu joan dela Espainiako posta txapelketara. Irisarrik lau domina eskuratu zituen, urrezkoa abiaduran, eta hiru zilarrezko, keirin, kilometroa eta taldekako abiadura lasterketetan. Oriako txirrindulari eskolako hirugarren ordezkaria Ane Iriarte villabonatarra da. Iriartek bost frogetan hartu zuen parte Madrilen, taldekako abiaduran, keirin frogan eta jazarpenean. Hirutan dominak lortu zituen villabonarrak urrezko domina eskuratu du Ziortza Isasirekin batera taldeka, Espainiako marka hobetuz; keirin proban zilarrezkoa eta jazarpenean berriz, brontzezkoa.

Agurainen gainontzekoak

Jon, Ane eta Xabier Madrilen ari ziren bitartean azken igandean, Euskal-Herri txapelketako lehenengo froga burutu zen Agurainen (Araba). Bertan Oria txirrindulari eskolako hiru txirrindulariek parte hartu zuten, Andoni, Unai eta Beñat. «Jon Irisarri eta Xabier Madrilen zeuden Espainiako pistako Txapelketan parte hartzen eta Jon Madariaga eta Mikel, lesionatuta daude» gogratzen zuten Tolosaldeko txirrindulari eskolatik.

«Lasterketako hasierako kilometroetan 6 txirrindulariez osatutako eskapada bat egin da, baino Opakuako portua igotzen hasi aurretik, atzetik etorri den beste talde bat elkartu zaie, guztira, 23 txirrindulari bateratuz. Opakuako igoera 3 minutu baino gehiagoko abantaila batez hasi dute eta handik etapa bukaerara arte taldea murrizten joan da helmugara , aurretik, 6 txirrindulari iritsiz» diote Oriakoek. Bertan, Aitor Morales (Zirauna-Iturribero) gailendu zen. Tarteko helmugak Jon Martínez de Albeñizek (Arabarrak) eraman ditu, mendiko saria Mikel Ezkietak (Beola Motor) eta taldeka Sumofik-Igartuak irabazi du.

«Gure txirrindulariak ezin izan zuten ihesaldian sartu eta atzeragoko taldeetan joanez sufritu behar izan zituzten bai Opakuako portua, baita Santa Teodosiako igoera latza ere, azken hau, Miguel Indurainen animoekin besteak beste».

Asteburu honetan Oriako txirrindulari benjamin, alebin eta infantilak Villabonan burutuko den lasterketan hartuko dute parte. Kadete mailakoek berriz Elorrion dute gaur hitzordu garrantzitsu bat. Bihar igandea, kadeteak Eibarren izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zazpi domina lortu dituzte Oriako Txirrindulari eskolakoek Madrilen