Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 18 de mayo 2012, 05:36
Yoseba Peñak bere lehenbiziko literatur lana plazaratu du, 'Hodeien adorea' nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, hiru anaiaren inguruko gertakariak azaltzen dituena: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsite-ikaslea eta Hodei autista. Donostian kokatua dago, baina Donostiako periferian, postal turistikotik urruti dagoen Donostia batean. «Hiri honek baditu bere estolderiak ere», adierazi zuen idazleak atzoko aurkezpenean.
Egilearen ustez, hau da istorioko ideia nagusia: «Ezin dugu zerotik bizitzen hasi, ezin da bizitza berrabiarazi. Saiatzen gara dena ondo egiten, eta liburuko protagonistak ere ahalegintzen dira beren bizi-tzak aurrera ateratzen, baina halako batean zerbait gertatzen da».
Bi kontalari daude. Gehien jarduten dena droga-saltzailea da; bestea Jon da, Deustuko Unibertsitateko ikaslea. Bost kapitulu ditu liburuak eta garai desberdinak agertzen dira haietan. Kontuan izan behar da kontalari printzipala, droga-saltzailea, hil egin dutela plaza-zokoan.
Ahots desberdin horien bidez, irakurlea ikusiko du «gure egintzez, bakoitzak gure bertsioa daukagula, bakoitzak gure gezurra daukagula».
«Hizkera aldetik saiatu naiz koherente izaten. Euskara erreal bat ipini diet protagonistei», esan zuen baita ere Yoseba Peñak. Hasiera batean pentsatu zuen istorioa Bilbon kokatzea, baina iruditu zitzaion, euskarazkoa izanik, sinesgarritasun aldetik arazoak emango zizkiola kokapen horrek.
Bestalde, liburuan halako omenaldi batzuk daude, idazleak kuttun izan dituen batzuei. «'Pedro Páramo'-ri egin diot omenaldi, orain hil den Carlos Fuentesen 'La región más transparente'-ri, 'Ehun metrori'; eta baita musikari batzuei ere, adibidez David Bowie eta Negu Gorriaki; eta baita 'Trainspotting' filmari ere», adierazi zuen.
Sodupen jaio (1977an) eta Zarautzen bizi den idazle gazte hau ikerketa-lanean ari da, informatikaren inguruan, Deustuko Unibertsitateak Donostian daukan egoitzan. Julene Azpeitia ipuin-saria irabazitakoa da eta Idazle Eskolatik pasatakoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.