

Secciones
Servicios
Destacamos
L. R.
Viernes, 13 de julio 2012, 10:07
Donostiako Piraten musika egitarauak zeinbait berrikuntza eskainiko ditu aurtengo Aste Nagusian. Atzoko aurkezpean azaldu zutenaren arabera, azpimarragarriena 'La Flamenka' gunean egingo den donostiar DJ-en eguneko emanaldia. Horretarako, gunea zabaldu egingo da eta portu osoa hartuko du.
Horrez gain, berariazko abestia izango dute aurten Piratek, hamargarren urteurrena dutela eta. Abestiaren letrak «piratak izan direna, orain direna, eta izan nahi dutena definitzen du». Skakeitan talde donostiarrak konposatu du musika; letra Beñat eta Unai Gaztelumendirena da, eta eszenatokian, Ze Esatek! eta Esne Beltza taldeen laguntza jaso dute. Beste ekintzei buruz ezer gutxi esan bazuten ere, aurtengo abordaian berrikuntza nabariak egongo direla aurreratu zuten dute, zein diren zehaztu gabe. Gainerakoan, ez da aldaketarik izango: eguneko kontzertuak mantenduko dira, taldeen estiloak ezberdinak izanda. Ska estilotik hasi eta rocka, folka, punka eta, nola ez, berbena tradizionala entzungo dira.
Musika aldetik bizia izango den aste honetan, publikoak honako taldeez gozatuko du, besteak beste, 3gabe2, Trakets eta Ze Esatek! euskaldunak; Obrint Pas talde valentziarra; edota The Real Mckenzies eskoziarra. Antolatzaileak, hala ere, argi adierazi zuten «kontzertu garrantzitsuena ostegun gauekoa» izango dela. Bertan, Donostiako Piraten Musika Lehiaketaren irabazleak ezagutzera emango dira. Lehiaketak «Donostiako botere musikala» erakustea du helburu, eta aurtengo aroAurtengo talde hautatuak On, Margot eta Tacumah Reggae Band dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.