Borrar
Grabaketak. Larunbat goizean Ezkioko eliza inguruetan aurrera eraman zituzten grabaketak. :: GALILEA
Larunbatean zinea Ezkioko inguruetan
EZKIO-ITSASO

Larunbatean zinea Ezkioko inguruetan

'Euskara Jendea' dokumentalaren bostgarren atala herrian grabatu zuten larunbatean

GALILEA

Martes, 31 de julio 2012, 03:28

Larunbatean ikuskizun bikaina ikusteko aukera izan genuen Ezkio auzoan Ibaizabal- Mendebalde kultur elkartekoen esku, honek 'Euskara Jendea' dokumentalaren zati bat bertan grabatu zuelarik.

Xamar idazle nafarrak idatzitako 'Euskara Jendea' liburua ikusen-tzunezko formatura moldatzen ari da talde honek. Dokumentalak sei atal izango ditu eta bertan euskararen eta euskal hiztunen historia kontatzea da beraien helburua. Bostgarren atalean 'Gerren arteko Pizkundean', besteetan bezala, Euskararen historia jorratuko dute goi mailako hainbat adituen lagun-tzarekin: Lourdes Otaegi, Jurgi Kintana, Iñaki Camino eta William Douglass. Eta atal horren irudiak grabatzeko gure herria eta bere inguruak aukeratu dute.

Horrela larunbatean goizean armada espainola eta frantsesa ikusteko aukera izan genuen Ezkioko eliza inguruetan: martxak, tiroak eta aginduak entzun ziren, eta bizilagun batzuk, jakin-mina piztuta, grabazioak ikustera hurbildu ziren ikuskizun berezi hau ez galtzeko.

Grabatutako eszenatan XVII-XVIII. mendeko gerrak errepresentatu nahi izan dituzte eta horretarako ezin hobea iruditu zaie Ezkioko elizaren inguruak eskaintzen duen aukera; Igartubeiti Baserria ere aproposa izan da honetarako.

Teknikoak, laguntzailean, an-tzezleak... guztira 25 lagun inguru elkartu ziren auzoan eta gogor aritu ziren lanean. Tarteka euria izan zuten, baina ez zen eragozpena izan behar zituzten eszenak grabatu ahal izateko.

Argindegi ostatuan bazkaldu ondoren, indarrak berreskuratu, eta arratsaldean Igartubeiti Baserri Museoa izan zen aukeratutako eszenatokia dokumentalaren grabazioekin jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean zinea Ezkioko inguruetan