Borrar
Lehendakari berria. Iñaki Dorronsoro, hirugarrena ezkerretik, kargua hartu zuen egunean. :: FRAILE
Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria, bigarren ataundarra karguan
ATAUN

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria, bigarren ataundarra karguan

On Joxemiel Barandiaran jardun zen lehendabizi karguan 1978. urtetik 1991ra

JR. MUNDUATE

Martes, 31 de julio 2012, 03:26

Orain dela astebete Donostian Eusko Ikaskuntzak (E.I.- S.E.V.) izandako bileran hautatu zuten Lehendakari posturako Iñaki Dorronsoro Plazaola, 65 urteko inginari ataundarra. Iñakik bere profesional bizitza osoa Mondragon Kooperativa Taldeari lotutako enpresatan eman du. Besteak beste, LKS kontsultora osatzen, ikerketan eta azken urtetan MIK garapenerako agentzia sortzen eta zuzentzen eman ditu.

Esan bezela, onartu berri duen kargu honetatik ekingo dio aurrerantzean, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien babesean sortutako erakundea zuzentzeari. Erakunde honen eginkizuna izanik, Euskal Herriaren jakintza aztertzea eta zabaltzea, haren aurrerapena bultzatzea eta gizarte kohesioan eta partekaturiko nortasuna sustatzea.

Barandiaran 1978an

Gerra Zibilaren ondoren Eusko Ikaskuntzaren jardunak etenik gertatu ziren Hego Euskal Herrian, baina hala ere horrek ez zuen galerazi bi Kongresu egitea, bata Miarritzen (1948an) eta bestea Baionan (1954an) Horiek, bost kontinentetan barreiaturiko euskal kultura jendea berriro biltzea bideratu zuen.

1978ko irailean, Oñatin bilduriko bazkideen Batzar Nagusiak Eusko Ikaskuntzaren jarduera berriro abiaraztea erabaki zuen. Bertan On Joxemiel Barandiaran izendatu zuten lehendakari (1991an hil zen arte), eta honek helburua finkatu zuen: gure Elkartea euskal ikerkuntza eta ikaskuntza gunea izan dadin, hemengo eta mundu osoko euskalarien bilgune edo elkargunea izatea. Harrezkero Eusko Ikaskuntza bere lan zientifiko eta kulturala garatzen ari da euskal kulturako lurralde guztietan.

Barandiaran hasiera hasieratik izan da elkarte honetako partaide eta zuzendaritza taldeko kide. Gainera, erakunde honen bitartez eman zituen ezagutzera antropología eta prehistoriako bere ikerketen emaitzen berri, Eusko Folklore, Materiales y Cuestionario eta Anuario de Eusko Folklore bezelako aldizkariak bultzatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria, bigarren ataundarra karguan