Borrar
Iñaki Mendiguren eta Juan Garzia, atzo. :: MIKEL FRAILE
Hamlet eta Gulliver ere sartu dira 'Urrezko biblioteka'-n
CULTURA

Hamlet eta Gulliver ere sartu dira 'Urrezko biblioteka'-n

Juan Garzia eta Iñaki Mendigurenen aspaldiko itzulpenak berrikusi egin dira oraingo ediziorako

FELIX IBARGUTXI

Martes, 30 de octubre 2012, 04:24

'Urrezko biblioteka' bildumako beste bi ale plazaratu ditu Elkar etxeak: 'Hamlet' (William Shakespeare) eta 'Gulliverren bidaiak' (Jonathan Swift).

Orain dela urte asko 'Literatura unibertsala' sortarako euskaratutako ale interesgarrienak berreskuratzea da bilduma honen helburua. Agortuta dauden hogei titulu aukeratu zituen aditu-talde batek eta iaz eman zitzaion hasiera 'Urrezko biblioteka'-ri, Kultura Sailaren eta EIZIE itzultzaileen elkartearen laguntzarekin. Atzo aurkeztutakoak bosgarren eta seigarren aleak dira.

Juan Garziak (Legazpi, 1955) duela hogeitaka urte euskaratu zuen 'Hamlet' aurreneko aldiz. Oraingo berrargitalpen honetarako «ukitu dezente» egin dio hasierako bertsioari, atzoko aurkezpenean esan zuenez.

Aurkezpen ezohikoa egin zuen itzultzaileak atzokoan. «Esperimentu» bat egin nahi izan zuen galdera honen inguruan: Zer du Hamletek Ofeliaren kontra? Itzultzailearen ustez, haurrik izan ez dezan, ama izan ez dadin bidali nahi du Hamletek Ofelia komentura. Eta aurkezpenaren bukaeran desio hau agertu zuen Garziak: «Ea taula gainean ikusterik daukagun egunen batean Hamleten bat euskaraz».

Jonathan Swift-en 'Gulliverren bidaiak' Iñaki Mendiguren Bereziartuk (Ezkio-Itsaso, 1954) euskaratu zuen aspaldi, eta testu hura berrikusten Xabier Mendiguren Elizegi editoreak lagundu dio.

Literatura fantastikoa da 'Gulliverren bidaiak', baina Iñaki Mendigurenek gogorarazi zuen atzoko ekitaldian satira historiko topa daitekeela baita ere: «Gizarte-satira handi bat dago horko istorioetan. XVIII. mende hasiera hartako Irlanda eta Ingalaterrako hainbat pertsonaia eta gertaera historiko erretratatzen edo kritikatzen ditu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamlet eta Gulliver ere sartu dira 'Urrezko biblioteka'-n