Borrar
Familiako lau belaunaldi, elkarrekin, Joxeparen urtebetetzea ospatzeko.
Joxepa Galartzaren 105. urtea
AMEZKETA

Joxepa Galartzaren 105. urtea

ELISA BELAUNTZARAN

Sábado, 24 de noviembre 2012, 02:24

Umore onean eman zuen atzoko eguna ere Joxepa Galartza Goñi amezketarrak. Bere alaba Teresa eta biloba Javier ondoan zituela, bere eguneko amrtxan lasai zegoen. Duela aste batzuk beteak ditu 105 urte Joxepak. 1907ko urriaren 18an jaio zen Amezketako Perutxoenea baserrian. Gazte zela, Tolosako taberna batera joan omen zen zerbitzera. Gaur egun, Egoki taberna dena, Alai taberna bezala ezagutzen zen,e ta bertan amezketarrak 3 urte eman omen zituen. Handik, bueltan, Bere gizona izango zenarekin, Francisco Sarasolarekin ezkondu zen Joxepa.

Baserri inguruan bizi izan da ordutik 'Aundikoko amona' izenez ezagunagoa dena. Franciscorekin sei seme-alaba izan zituen. Bizirik, Teresa du eta hamaika biloba, Amezketan, Ibarran, Azkoitian, Irurtzunen, Tolosan eta Olaberrian. Urte gogorrak bizi izan zituen Gerra Zibilaren ondoren, une latzak bizi izan ziren baina Joxepak beti esaten omen du «baserria zuenak gauza handia eta ona zuen». Gogotik lana eginez, behiekin eta soroan atera zuten aurrera familia Joxepak eta bere senarra.

Une latzak ere bizi izan ditu Joxepak, bi seme gazte zirelarik hil baitziren. Urte haietan, bere alaba den Teresa eta honen familia Aundiko baserrira bueltatu zen, gurasoei laguntzeko. Ordutik, elkarrekin daude eta bere biloba den Javier Amundarienek dioenez «azken boldana beheraka handia izan du, baina oraindik gauza da bakarrik moldatzeko».

Eguneroko kafesnea hartzeko ez omen du arazorik, ez gainontzeko otorduak egiteko ere edo bere errezoak. «Egunero Errosarioa errezatzen du irratian entzunez», dio bere bilobak. «Sinismen haundikoa emakumea izan da beti eta esaten duenez bere bizi luzearen arrazoi nagusia honetan datza. Gainera beti oso baikorra izan da eta oso osasuna ona izan du», aipatzen zuen Javierrek. «Nik uste dut ez dela inoiz gaixotu. Ehun urte bete zituenenan besoa puskatu zuen, baina bestela ez du arazorik izan». Orain gauzak ahazten hasia omen da. Hala ere, bere biloba den Javierrek dio «adimen argikoa izan da beti, buru ona eta irekia izan da. Nekazal turismoa zabaldu genuenean ere ongi hartu zuen kanpoko jendea gure etxera etortzea». Hauekin erderaz hitz egiten zuen. «Sobra, Tolosan lanean aritu zenean ikasi zuen, Amezketara bueltatu zenean beti euskaraz hitz egiten zuen eta». Baikorra, argia eta irekia dela diote, eta horrela jarrai dezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxepa Galartzaren 105. urtea