Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 2 de diciembre 2012, 02:39
Euskararen Eguna eta Ikastolarena, era berean, ospatuko dira bihar, abenduak 3. Hori dela eta herriko hiru ikastetxeetan egitarau desberdinak antolatu dituzte.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, esaterako, goizean, euskal musika, ikastolaren apainketa, irratsaio berezia (abestiak, bertsoak, esaera zaharrak, euskal mitologia..), irteerak, ipuin kontaketak, marrazkiak, dantzak eta abestiak izango dituzte, karaoke eta guzti. Arratsaldean, Euskal musika ez da faltako eta jolasak eta askaria ere egingo dituzte.
DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ibilaldi neurtua egingo dute Urrestillara eta ibilbidean ateratako argazkien lehiaketa egongo da.
Irudi lehiaketa ere egin dute. Aurtengo gaia Bitoriano Gandiaga da. DBH 1eko ikasleek egin dituzte lan hauek eta, dagoeneko, erakusketa ikastolan dago ikusgai.
DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek jokoak eta kirol partidak izango dituzte: MHLZ, mus txapelketa, futbola, saskibaloia, pilota...
Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, 9:30ean emango diete hasiera ospakizunei eta 9:45ean, pregoia irakurriko dute. Ondoren, DBHkoek euskal jolasak antolatu dituzte eta eguneko sorpresa txikitxoek jasoko dute. Izan ere, 10:30ean, Mari Domingiren bisita jasoko dute. 11:00etan, hamaiketakoaren ordua izango da eta aurpegi margoketa, ipuin kontaketa, euskera aldarrikatzeko leloen zozketa edo kirolei tartea egingo diete, maila desberdinetakoek. 12:30ean, irakasle eta ikasleen arteko futbol partida jokatuko da. Ondoren, 13:30ean, bazkaria egingo dute elkarrekin, DBH eta Batxilergokoek, ikastolako aretoan. Eta arratsaldean, esku lanak, bertsoak, jolasak edo gabonetako zuhaitza apaintzeko tartea izango da.
Iraurgi Ikastetxean ere Euskararen aldeko eguna izango da. 'Araban bagare' doinuekin hasiko dute eguna 8:55ean. Goizean, txikitxoek goiko mailakoen eskutik, hainbat ekitaldi izango dituzte, abestiak, e.a., ez dira faltako.
LHkoek, egunean zehar, abestiak, bertsoak, antzerkia edo jolasekin gozatu ahal izango dute.
DBHkoek, berriz, euskararen aldeko manifestoa irakurriko dute. 'Izarren hautsa' abestia entzun eta landuko dute eta jolas ordua trikitiarkin girotzeaz arduratuko dira, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.