Secciones
Servicios
Destacamos
L. R.
Sábado, 8 de diciembre 2012, 02:17
Abenduaren 10ean ospatuko da Giza eskubideen Nazioarteko Eguna, 1948an NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuela oroitzeko.
Giza eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzarrak aho batez adierazpen instituzionala finkatzen dute.
Udalak argi utzi nahi du «borondate irmoa eta konpromisoa duela instituzio eredua izateko giza eskubideen defentsa aktibo, bakearen kultura, balioen hezkuntza eta solidaritate eta indarkeriaren biktima guztien onarpenean».
Gehitzen du solidaritatea erakutsi nahi duela eta indarkeriaren eta giza eskubideen edozein urraketa izan dituzten biktima guztiak onartu nahi dituela.
Amaitzeko aintzakotzat hartzen du, abenduaren 10a bezalako egun batean, gizarteak ezinbesteko eskakizun gisa planteatu behar duela giza eskubideak betetzea, eta, salatu behar da «krisiaren aitzakian ezkutatuta irudikatzen ari direla itxaropenik gabeko etorkizuna, beldurrez eta frustrazioz betea. Halakorik ez izatea, guztion esku dago. Horregatik, Errenteriako Udalak berretsi nahi du pertsona guztiontzako giza eskubideak babesteko konpromisoa».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.