Borrar
Beasain, Ordizia, Segura, Ataun eta Lazkaoko azoketako ordezkariak.
Azoka bera, Goierriko bost txokoetan
GOIERRI

Azoka bera, Goierriko bost txokoetan

Liburu eta disko azoka izango da asteburuan Lazkao, Ataun, Segura, Ordizia eta Beasainen

OLATZ ELOSEGI

Jueves, 13 de diciembre 2012, 01:38

Olentzero kuxkuxean ibiliko omen da asteburu honetan Goierri aldean, bere oparietarako ideia bila. Horixe uste dute, behin-tzat, ostiraletik igandera bitartean eskualdean burutuko diren liburu eta disko azoketako arduradunek. Badaezpada ere, aukera zabala eskainiko diote ikazkinari. Eta hurbildu nahi duten guztiei, noski. Liburuak, diskoak, dvd eta cd-ak, jostailuak... izango dira eskuragai, eta azoka janzteko, gainera, beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, musika eta dantza saioak, aurkezpenak, bertsoak, jokoak...

%15eko deskontua

Aurtengoan, bost herritan izango da hitzordua aldi berean. Lazkao, Segura, Ataun, Ordizia eta Beasainen elkarlanean antolatu dute azoka, «elkarrekin, elkarrentzat, elkarri lagunduz...», Joxepa Madariaga Lazkaoko Gerriko kultur elkarteko ordezkariak atzo eskainitako pren-tsaurrekoan azaldu zuen moduan.

Berarekin batera izan ziren Gerriko Txokoan beste lau azoketako arduradunak ere. Ataungo irakurle taldeko Garazi Etxeberria eta Maider Arruabarrena; Segurako azoka batzordeko Aitziber Lertxundi; Ordiziako Hitzaro euskara elkarteko Aitor Calvillo; eta Beasaingo Goiztiri euskaltegiko Maitane Legarreta. Guztiak ere elkarlanean arituagatik, eskaintza propioa osatu dute asteburu honetarako. Hori bai, kasu guztietan azokako produktuak %15eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dira, bost udalek eskainitako laguntzari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azoka bera, Goierriko bost txokoetan