Borrar
Las diez noticias de la jornada
LEGORRETA

Atez atekoaren aurkako 555 sinadura bildu dira

ESNAL.

Viernes, 21 de diciembre 2012, 01:50

Legorreta Garbiak, atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako eta birziklapenaren aldeko plataformak berri eman duenez, azken asteetan bildutako 555 sinadura aurkeztuko dituzte gaur arratsaldean. Sinadura aurkezpenarekin batera, kontzentrazioa deitu dute udaletxearen aurrean, arratsaldeko 7etan.

San Tomas

San Tomas eguna gaur, hainbat ekitaldi egingo dira egunez aurrez aipatu bezala, baina horiez gain, badira arratsaldez eta gauez egingo direnak ere. Hala, arratsaldeko 7etan, Aldaieta Jubilatu Elkartekoek Txistorra Dastaketa egingo dute, euren elkartean. Gauean bestalde, Euskal Preso eta Iheslarien Aldeko Mus Txapelketa jokatuko da Aldapa Haundi Elkartean. 11etan hasiko da txapelketa eta inskripzioa 10na eurokoa izango da bikoteko.

Futbola igandean

Bilkoin Legorreta herriko areto futbol taldeak, igandean jokatuko du urteko azken neurketa. Harripila Kiroldegian goizeko 10etan hasiko den norgehiagokan, legorretarrek Errenteriako Gamon K.E. taldea izango dute aurkari, Liga Txapelketako 11. jardunaldiari dagokion partidan. Urtziren jokalariek garaipen batekin agurtu nahi dute taldearentzat ezinhobea izan den urtea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atez atekoaren aurkako 555 sinadura bildu dira