Borrar
Orkatz Goenaga eta Leire Etxaniz, agerraldian. :: E.A.
Azpeitia da eskualdean zaborra gaika gutxien sailkatzen den herrietakoa
AZPEITIA

Azpeitia da eskualdean zaborra gaika gutxien sailkatzen den herrietakoa

Zestoarekin batera biztanleko 300 kilo/urteko errefusa sortzen da, baina joera «beheranzkoa» da

PPLL

Domingo, 3 de marzo 2013, 01:05

Urola Erdiko mankomunitateak 2012ko hondakinen kudeaketaren balantzea egin du. Horrela, Azpeitiaz gain, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil, Bidegoian eta Beizamako datuak adi-tzera eman dituzte. Ateratako ondorioen artean, alde handia nabarmendu da, «izugarria» errefusako edukiontziak jasotzen dutenaren eta gainerako edukietan sailkatuta jasotzen denaren artean. «Horrek dituen ondorio ekonomiko eta ekologikoekin», azpimarratu dute bai Leire Etxaniz, Urola Erdiko Mankomunitateko presidenteak eta Azpeitiko Udaleko zinegotziak eta baita Orkatz Goenaga Ingurugiro teknikariak ere.

Errefusaren kopuru batzuk «harrigarritzat» jo dituzte. Azpeitian eta Zestoan, esaterako, hurrenez hurren, 306 eta 311 kilo errefusa bildu ditu mankomunitateak urteko eta biztanleko. Alegia, biztanle bakoitzak, 300 kilo errefusatik gora sotu ditu herriotan (eskualdeko batazbestekoa 286 da). Arduradunen ustez, hondakinen hierarkiaren baitan «hondakinen prebentzioari ematen zaio lehentasuna eta zentzu horretan urratsak eman behar» dira. Dena den, gaineratu dute, «errefusaren joera beherantzkoa da, krisi ekonomikoarengatik, sentsibilizazio kanpainengatik...».

Hondakinen %32 gaika

Azpeitian, hondakinen %32 jaso zen iaz gaika. Gainontzekoa edukiontzi grisekoa izan zen. Urola Erdian, 2012an, 13.323.767,01 kilo hondakin sortu ziren. Horietatik 8.995.196 kilo (%67) zuzenean Lapatxeko zabortegira bota ziren, eta 459.163,01 kilo (%33) izan ziren gaika bildu eta birziklatze plantetara eramandakoak. 2011ko datuekin alderatuta, %2,5 egin da gora eskualdean bilketa selektibo tasan. Igoera nabarmenena hondakin organikoaren bilketan egon da. Batez ere, autokospostajearen ondorioz. «Herrietako 5. edukiontzietako bilketan saiakera eginagatik ere, aldaketa eta igoera, batez ere, hainbat herri eta auzotan ezarri den auto eta auzokonposten igoerari dagokio, eta herritar eta auzo horien lana eta jarduna eskertu nahi ditugu», esan du Mankomunitateko presidenteak.

Birziklatzea ekonomikoagoa dela azpimarratzen dute Mankomunikatetik. Ontzi grisetatik jasotako errefusa tonako 119,90 euro ordaindu dira, eskualdean, orotara, milioi bat euro baino gehiago. Aldiz, hondakin organikoen tratamenduak 65,57 euroko kostua du, eta 26.650 euro ordaindu dira. «Aldea badagoela uste dugu eta bide honetan urrats eranginkorrak emateak guztioi egingo digula on, ekologikoki eta akonomikoki. Gastua, krisi garaiotan, izugarria delako», dio Etxanizek.

Urola Erdiko Mankomunitatearen hurrengo erronka «ahalik eta hondakin gutxien sortzea da», esan zuen amaitzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitia da eskualdean zaborra gaika gutxien sailkatzen den herrietakoa