

Secciones
Servicios
Destacamos
:: JOSU ARANBERRI
Martes, 5 de marzo 2013, 01:12
Igandean erraustegiaren aurkako ekimena izan zen herriko pilotaleku inguruan. Usurbil Zero Zaborrek antolatuta erraustegiari azken bultzada emateko aukera izan zuten hainbat eta hainbat herritarrek. Errauste planta egitasmoa behin betiko bertan behera uztea eskatzea zen igandeko ekimenaren helburu nagusia.
Horretarako, 2010. urteko Santixabel jaietan maskota modura izan genuen errauskailua dema plazan jarri zuten. Urteroko ohitura alde batera utzita, orduan ez zen maskota erre, errauskailua berriz ere erabiltzeko aukera izan zelarik. Eta herritar dexentek eman zion azken bultzada errauskailuari. Estaka handiekin batzuk, pikatxoia eta palarekin besteek... taldeka, familiaka, lagunartean... errauskailuaren proiektuari azken bultzada ematen saiatu ziren batzuk eta besteak. Bien bitartean argazkiak atera zitzaizkien eginahal horretan jardun zuten herritar guztiei.
Hala ere, 13:00ak aldera izan zen ekitaldi nagusia. Herritarrak dema plazan jarritako errauskailuaren ondoan jarri eta guztiekin argazki bat atera zen. Aurretik, Usurbil Zero Zaborreko kideek errauste plantaren egitasmoa behin betiko bertan behera uzteko eskaera egin zuten, horretarako zeuden arrazoi ugarien berri emanez. Ondoren, bertsoak entzuteko aukera ere izan zen trikitixaren laguntzaz. Dema plazan bildutakoek «Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola nola laster eroriko dan» abestia abestu zuten, Asier Azpiroz zubietarrak doinu honi jarraituaz bertsoak abesten zituen bitartean.
Igandeko ekimenari amaiera emateko, berriz, duela urte batzuk, hiri hondakinen inguruko galdeketa egin zenean, Atez Ate Dudipe plataformaren abestia izan zena berriz entzuteko aukera izan zen elizako hormen babesean. Herriko hainbat musikari eta haur talde bat izan ziren abesti hau berriz ere lau haizetara zabaltzeko ardura izan zutenak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.