Borrar
Urgente Una colisión en la N-I a la altura de Irura provoca retenciones de hasta 8 kilómetros
Payá ausartu da Calderón-en ‘Bizitza amets’ itzultzera
Kultura

Payá ausartu da Calderón-en ‘Bizitza amets’ itzultzera

Alain-Fournierren ‘Meaulnes handia’ ere eman da argitara ‘Literatura unibertsala’ bilduman, Monika Etxebarriak euskararatuta

F. I. , DIARIOVASCO.COM

Sábado, 9 de marzo 2013, 01:59

Literatura unibertsala bildumako beste bi ale aurkeztu ziren atzo, 155.a eta 156.a: Alain- Fournierren Meaulnes handia eta Pedro Calderón de la Barcaren Bizi-tza amets. Bigarren hau benetan deigarria da, XabierPayá itzultzaileak erronka benetan zail bati egin baitio aurre. Ausartu da antzezlan hori itzultzera egitura poetikoei eutsita, hau da, silaba-kopuruak eta errimak bere horretan utzita. Silvak, décimak, eromantzeak, quintillak, redondillak eta octava realak euskaratu ditu, beraz. Eta kontuan izan behar da 3.319 bertso-lerro dira jatorrizko testuan.

Hau dio Xabier Payá hitzaurrean: «La vida es sueño ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da, El alcalde de Zalamea (1636) antzezlanarekin batera. Calderón de la Barca Espainiako Urrezko Aroko idazlea da, XVII. mendean Europa osoan fama handia lortutako poeta eta antzerkigilea. Nagusiki auto sakramentalak, dramak eta komediak idatzi zituen».

Orain arte, batez ere bertsolari moduan izan da ezaguna Xabier Payá (Bilbo 1982). Bizkaiko txapeldun izatera ere iritsi zen. Baina zeregin hori bigarren planoan utzia du, eta itzulpengintza eta Paueko Unibertsitateko lana euskara eta euskal kultura irakasten ditu ditu orain lantegi nagusiak.

Itzulpen-lan honi ekin aurretik, Payák bi aurrekari izan ditu kontuan: Hamlet, William Shakespeare-ek 1599an idatzia eta Juan Garzia Garmendiak Literatura Unibertsalerako 2002an euskaratua; eta Tartuffe ou limposteur, Jean Baptiste Poquelin Molière-ek 1664an estreinatua eta Juan Martin Elexpuruk Literatura Unibertsalerako 2008an itzulia.

Atzoko beste liburuari dagokionez, Meaulnes handia Frantziako klasiko handi bat da. 1913az geroztik 5 milioitik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan.

Monika Etxebarria itzultzaileak (Deustu, 1963) honela mintzatu zen atzoko ekitaldian: «Hauek dira eleberrri hauek itzultzeko arrazoi batzuk: liburua irakurterreza delako;historiak alderdi autobiografiko nabarmena duelako, egiazkotasun handiko narrazioa lortzen duelarik;abentura eleberria delako, eta eleberri iniziatikoa ere bai; eta autoreak oso giro berezia lortzen duelako, irrealitatearen, ametsaren sentsazioa eragiten duelarik».

Nagusiki, nerabe batek nerabeen-tzat idatzitako istorioa da hau, baina baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garran-tzitsuekin lotzen dutenak.

Monika Etxeberria, lanbidez, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Payá ausartu da Calderón-en ‘Bizitza amets’ itzultzera