Borrar
SEGURA

Atez atekoa ezartzeko prozesuan 400 herritarrek parte hartu dute

Otsailaren 13an hasita, zonaldekako eta sektorekako 15 parte-hartze bilera egin ditu Segurako Udalak

ANDONI ETXEBERRIA , DIARIOVASCO.COM

Jueves, 14 de marzo 2013, 03:54

Sasieta Mankomunitateak jakinarazi dituen datuen arabera, 400 lagun inguruk hartu dute parte Segurako atez ateko hondakinen gaikako bilketa sistema diseinatzeko prozesuan. Otsailaren 13an hasita, zonaldekako eta sektorekako 15 parte-hartze bilera egin ditu Segurako Udalak herritarrekin batera hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrago bat sortzeko. Orotara, 389 pertsonak hartu dute parte prozesuan, hainbat erabaki hartu eta zerbitzua hobetzeko proposamenak egiteko helburuarekin.

Sasietako arduradunen arabera, «arrakastatsua izan da hondakinen atez ateko bilketa diseina-tzeko prozesua eta oinarria jada adostuta, sistema martxan jar-tzeko urratsak emango dira jarraian. Otsailaren 13an hasi eta martxoaren 7ra arte, zonaldekako bilerez gain, sektorekako bilerak ere egin dira jubilatuekin, merkatariekin, ikastetxeekin eta elkarte gastronomikoetako nahiz jatetxeetako langileekin».

Bileren ondoren, Sasietako Mankomunitatea eta Segurako Udala oso gustura agertu dira eta balorazio positiboa egin dute parte-har-tze prozesuaz. Eluska Gerriko alkateak adierazi duenez, «azken batean hondakinen bilketarako sistemarik eraginkorrena guztion artean ari gara diseinatzen. Segurako herritarrak asko ari dira inplikatzen eta horren fruitua da parte-hartze prozesuak izan duen emaitza eta arrakasta».

Ordutegi eta egunak

Seguran atez atezko sistema berria eta pertsonalizatua ezarriko da datozen hilabeteetan. Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa bilduko da; asteartetan eta ostiraletan ontzi arinak; asteazkenetan papera; eta igandetan errefusa. Zaborra ateratzeko ordutegia luzatu egin da ordu erdiz herritarren proposamenak en-tzun ostean. Beraz, hasiera batean, 20:00etatik 22:00etara aurreikusten bazen ere edukiontziak atera-tzea, luzatuko egin da tarte hori 22.30ak arte. Landa-guneetako bizilagunentzat bi bilketa gune jarriko dira: bata hilerri ondoan eta bestea Zubiberrin.

Atez atekoaren inguruko informazio bulegoa udaletxean dago eta astelehenetan dago irekita 8:30etik 14:30era eta 15:30etik 17:30era. Ordutegi horren barruan, Lide Aristegi hezitzailea bertan egongo da eta herritarrek edozein zalantza argitzeko aukera izango dute.

Bilketa sistema berria martxan jarri aurretik eta sistema nolakoa izango den adierazteko, eskuliburua banatuko da etxe guztietara. Horrez gain, edukiontziak erosi behar dira eta iristen direnean beroiek banatu. Banaketa nola egingo den jakinarazteko bandoak egingo dira. Bitarte horretan informazio bulegoa zabalik izango da eta hezitzaileak edozein zalantza erantzuteko prest izango dira. Azkenik, kaleko gaur egungo kontainerrak kendu eta sistema berria jarriko da martxan. Kuboen banaketarekin nahiz bilketa sistema berriaren ezarpenarekin San Joan aurretik hastea aurreikusten da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atez atekoa ezartzeko prozesuan 400 herritarrek parte hartu dute