Borrar
MUTILOA

Auzokonpostajea martxan jarriko da Mutiloan ere

SALOME OLAETXEA

Jueves, 14 de marzo 2013, 01:10

Otsailaren 13an Herri Batzarrean Sasasietako ordezkariak zabor bilketan aurreikusten diren aldaketen berri eman zuen. Bertan aipatu zen bezala, zabor bilketa bai ekologikoki eta bai ekonomikoki jasangarriagoa izan dadin, aurrerantzean hondakin organikoak bakoitzak bere etxean kudea-tzea planteatzen da, autokonpostajea eta auzo konpostajea martxan jarriz.

Sistema berri hau 2013 urtean zehar jarri nahi da martxan eta horretarako prestakuntza ikastaro bat antolatu da, martxoaren 20rako.

Ikastaro/hitzaldi horretan norberak etxean zer eta nola konposta dezaken azalduko da eta herritarren artean konpostagailuak banatuko dira.

Frontoiko argia pizteko

Hemendik aurrera frontoiko argia pizteko, ez da fitxarik erabiliko. Ostatuan egongo da biltegiaren aldameneko gelako giltza. Eta ordainketa ere Ostatuan egin beharko da. Arautegia frontoiko ohar taulan jarriko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzokonpostajea martxan jarriko da Mutiloan ere