

Secciones
Servicios
Destacamos
MARÍA CORTÉS , DIARIOVASCO.COM
Domingo, 14 de abril 2013, 04:40
Gaur izango da Dantzari Festaren egun handia. Goizeko 11:00etan kalejiran ibiliko dira Euskal Herri osotik etorritako dantzariak. Ondoren, Hernaniko kale eta auzoetara gerturatuko da talde bakoitza dantza ekitaldia egitera (euria egingo balu, Biteri kultur etxean inzago da). Hau izango da eguneko ekitaldi nagusietako bat; bestea, 13:30etan hasiko da, Gudarien plazan. Talde guztiek elkarrekin, Ikurriñaren dantza egingo dute bertan. Azkenik, bazkari herrikoia Atsegindegi plazan eta bazkalostean, erromeria egingo dute, 18:00etan, kaleetan barrena. Bestalde, gaur ere dantza emanaldia izango da Osiñaga auzoan. Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeak eskainiko du ekitaldia, goizeko 11:30etatik aurrera, Borda Berri etxearen aurrean.
Txikien txanda
Atzo, eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Gipuzkoako 6 dantza taldetako dantzari txikiak izan ziren protagonista, Hernaniko Ttarla dantza taldekoak, besteak beste. Goiz eta arratsaldez girotu zuten herria euren dantza saioekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.