Secciones
Servicios
Destacamos
M.G.
Miércoles, 24 de abril 2013, 02:06
Oñatiko Zero Zabor plataformak mural bat egin du Kasablankatik San Pedrora tartean dagoen bidegorriko paretan, ondorengo leloa erabilita: «Erraustegia: burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi, bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi. Zero Zabor, burua eta bihotza».
Plataformako kideen hitzetan, horrekin esan nahi izan dutena da «ahaztu egiten zaigula gure hondakinak biltzeko moduak lotura zuzena daukala Gipuzkoa osoan hondakin horiek trata-tzeko erabiliko diren metodoekin. Ezin dugu ahaztu orain dela gutxi Zubietan ia errauskailu bat eraiki zutela. Gero errauskailuaren eraikuntza bertan behera geratu zen, baina hori ez zen kasualitatea izan: lotura zuzena eduki zuen Gipuzkoako hainbat herrik hondakinak selektiboki jasotzeko erakutsitako asmoarekin» diote plataformako kideek.
«Ez baditugu hondakinak modu eraginkor batean jasotzen (atez ateko sistemekin, alegia), zabor nahasi asko eta asko geratuko zaigu eta beti kontuan eduki behar dugu zabor nahasi hori dela arazoaren muina. Errauskailura eraman ezkero errauskailuak zabor hori erre ondoren sustantzia oso kutsakorrak isuriko ditu airera eta horretaz gain eskoria eta errauts toxikoak geratuko zaizkigu, azken horiek zabortegi berezietara eraman beharko ditugularik», diote Oñati Zero Zabor plataformatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.