Borrar
Oielekuko harrespila ikusiko dute mendizaleek. :: GOIZARIN
XXXIV. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardia elkartearen eskutik
OIARTZUN

XXXIV. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardia elkartearen eskutik

07:30ean aterako da lehenengo taldea plazatik; bost ordu inguruko ibilaldia antolatu dutex

GOIZARIN dvoiartzun@hotmail.com

Jueves, 25 de abril 2013, 02:08

Gurutzeko Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiartzungo XXXIV. Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost ordu inguruko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga mendizaleek.

Irteeran izan nahi dutenek, igandean bertan eman behar dute izena, 3 euro ordainduta. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Lehenengo taldea 07:30ean aterako da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Aurtengoan ere Oiartzungo herria inguratuko dute mendizaleek. Elizalde auzotik abiatu eta Karrika auzoa, Artasoro iturria, Oieleku (600m), Penadegi, Sorotxo, Unaileku eta Bostbidea izeneko parajeak igaro, eta Gurutze auzoan amaituko dute.

Dagoeneko dena prest dute Bizardikoek parte hartuko duten lagunek mendi ibilaldi bikainez goza dezaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XXXIV. Ibilaldi Neurtua igandean, Bizardia elkartearen eskutik