Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 7 de mayo 2013, 04:01
Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra hil honen 25ean egingo da, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 'Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia' izenburuaren pean.
«Mitologia, dugun zubi garran-tzitsuenetako bat da gure arbasoen mundu ikuskeraz jabetzeko. Hizkuntza-mitologia bikote gisa gutxitan landu da batera, eta biltzarrak hutsune hori bete nahi du», adierazi dute Euskararen Jatorria elkarteko kideek. «Hizkuntza eta pentsamendua eskutik doazelarik beti, euskararen jatorria ondo ezagutzeko ezinezkoa gertatzen zaigu gure arbasoen pentsamoldeak ezagutzea. Eta aitzin garaietako pentsamenduak gutxitan ziren idatziak eta modernoki kontzeptualak, eta gure garaietara heldu zaigun hizkuntza mota zehatz bat erabiltzen zuten gizaki haiek: hizkuntza mitiko-analogikoa».
Biltzarrean, lehendabizi Juan Inazio Hartsuagak jardungo du, bere 'Hitzak fosil' liburuko proposamenak azalduko dituelarik. Ondoren, Roslyn M. Frank ariko da, gai honetaz: 'En busca de los atributos y huellas cognitivas de la figura de Hamalau dentro y fuera de Euskal Herria'.
Hirugarren hizlaria Felix Zubiaga izango da, gai honetaz: 'Sumeriar-euskal ipuinaren antzezpena'. Eta laugarrena, Xabier Renteria ('Ai-tzin euskal mundu ikuskera: mitologia eta euskara aurreindoeuroparrak').
Bazkalostean, kongresuko kideak Atauna joango dira, Joxemiel Barandiaran Museoa bisitatzeko. Gero, Jorge Oteizaren teoriak izango dituzte gogoan, eta Antonio de la Guardiaren hitzaldia ere entzungo dute. Gizon honek liburua plazaratu du: 'La escritura ibérica y los jeroglíficos del S. 8 a.C al 29 a.C'.
Eta liburu hauek aurkeztuko dira baita ere: Jabier Goitiaren 'El ADN del euskera', Luis Silgoren 'Estudios de toponimia ibérica', Antonio Arnaizen 'El origen de los vascos' eta Felix Zubiagaren 'Hitzen jatorria'. Kongresuari bukaera emateko, Iruña-Veleiari buruz ere ariko dira.
Hartsuagak honela azaldu du bere 'Hitzak fosil' liburuaren nondik norakoa: 'Antzinateko fosilak aurki di-tzakegu hitzetan, antzinateko fosilak aurki daitezkeen moduan harrietan. Harri nahiz hitzetan fosilak ez daude nonahi, ez dira guziak garai berekoak eta ez dira ugariak. Bakanak dira eta hainbat ezaupide behar dira egiazkoak itxurazkoetatik bereizteko. Nik uste dut, euskarari sekretu berriak erauzteko, euskararen hiztegia harrotzeari utzi eta kanpora jalgi behar dela une batez, gako eta argi berriz hornituta itzultzeko».
Roslyn M. Frank, berriz, euskal mitologiako izaki aski ezezagun bati buruz ariko da: Hamalau. Oraindik ere bada jendea esamolde hau darabilena: «Horrek zer uste du, Hamalau dela?». Ipuin zaharretan erdi-hartz erdi-gizakia da Hamalau, eta batzuetan beste deitura batez izendatzen da: Harzkume edota Harzko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los ríos Adaja y Cega, en nivel rojo a su paso por Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.