Borrar
Joxe eta Joxepi. :: ESNAL
Joxe Lasa eta Joxepi Ibañezek urrezko ezteiak ospatuko dituzte
LEGORRETA

Joxe Lasa eta Joxepi Ibañezek urrezko ezteiak ospatuko dituzte

ESNAL

Sábado, 18 de mayo 2013, 02:05

Gaur 50 urte, 1963ko maiatzaren 18an ezkondu ziren Joxe Lasa Lasa eta Joxepi Ibañez Markinez, Legorretako parroki elizan. Joxek 80 eta Joxepik 74 urte ditu, eta bi alaben guraso eta hiru biloben aiton-amonak dira.

Urrezko ezteiak ospatzeko eguna dute gaur senitartekoekin batera. Lehenik, 12:30ean, meza egingo da Salbatore Deunaren parroki elizan. Era berean, Luis Arakistain eta Maritxu Jauregiren urrezko ezteiak ospatzeko meza ere izango da eguerdian egingo dena, baita berau zuzenduko duen Isidro Nazabal apaizarena ere. 50 urte bete ditu apaiz modura eta egun seinalatua du hark ere. Elizkizunaren ondoren, Joxe Lasa eta Joxepi Ibañezen sendiak Zizurkilgo Plaza-Etxeberri Jatetxean jarraituko du ospakizuna. Luis Arakistain eta Maritxu Jauregi-ren familiak berriz, Insausti Jatetxean egingo du urrezko ezteiak ospatzeko bazkaria, Legorretan bertan.

Giro ederrean ospa ditzazuela guztiok ere urrezko ezteiak, eta horrela jarrai dezazuela urte askoan. Zorionak denoi.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxe Lasa eta Joxepi Ibañezek urrezko ezteiak ospatuko dituzte