Borrar
ALEGIA

Atez ateko bilketarako kuboen banaketa

A. GOIKOETXEA

Miércoles, 29 de mayo 2013, 02:32

Alegiako Udalak aurrera darrai Atez ateko hondakinen bilketa sistemaren ezarpenarekin. Kuboen zintzilikarioen kokapen egokiena adoste aldera, Udalak etxez etxeko proposamenak egin zituen eta bizilagunek euren iritzia eman eta iradokizunak egiteko epea izan zuten. Horiek kontuan hartuta proposamen berriak egin zituen Udalak eta berriz ere herritarrei euren iritzia azaltzeko epea eman ostean, behin betiko erabakia hartu du zintzilikarioen kokapenaren inguruan.

Gauzak horrela, kuboen banaketa da hurrengo urratsa. Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean izango dute herritarrek kuboak jaso-tzeko aukera Franconin honako ordutegian: maiatzaren 31n, ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; ekainaren 1ean, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta ekainaren 2an, igandean, 10:00etatik 14:00etara. Egun horietan kuboak jasotzera gerturatu ezin duenak udaletxera jo dezake 9:00etatik 14:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atez ateko bilketarako kuboen banaketa