Borrar
OLABERRIA

Olaberria, Gipuzkoako eskola txikien partaide guztien topagune bihar

Goizeko 11etan emango zaie hasiera egun osoko ekitaldiei

BELEN PARRA

Sábado, 8 de junio 2013, 02:27

Bihar igandea, ekainaren 9an Olaberrian ospatuko da Eskola Txikien Festa. Olaberriko herria izango da Gipuzkoako eskola txikien partaide guztien topagune; bertan sarea osatzen duten ikasle, irakasle, guraso eta erakunde ezberdinetako ordezkariak elkarturik, eskola txikien adierazgarri den hezkuntza eredu ezberdinaren aldarrikapena egiteko aukera izango dute.

Antolatzaileek dioten moduan «eskola txikien izaera berezia ezagutarazteaz gain, izaera berezi horixe bera, umeak hezteko modu egoki eta aberasgarria dela aldarrikatzeko aukera izango dugu. Horixe da esku artean dugun altxorra. Umeak aniztasunean hazi eta hezteko aukera dute, giro goxoan, naturarekin eta nekazal munduarekin harremanetan, euskaraz eta herriko plazan aske».

Aurten, berrikuntza bezala ikasturtean zehar festa bera indartzeko asmoarekin, beste zenbait ekintza antolatu dituzte, bide batez herrira begira zituzten helburuetako asko betetzeko, besteak beste, bertako eskolaren aldeko inplikazioa herritar eta eragile guztietara zabaldu nahi izan dute, eta dagoneko hori ere lortu dute, herritar asko hurbildu zaizkie beraien laguntza eskaini edo animoak ematera. Beraz, antolatzaileen esanetan «asko dugu ospatzeko igandean».

Egitaraua

Bihar izango da egun handia, antolaketa lanak burututa daude eta orain egunaz gozatzea geratzen zaie eta horretarako antolatzaileek egitarau zabala proposatzen dute. Goizeko 11etan emango zaio hasiera festari harrera ekitaldi batekin eta bertan Eskola Txiki guztiak parte hartuko dute.

Honen amaieran, 12:30ak aldera jolasei hasiera emango zaie. Ondoren bazkaltzeko denboratxo bat hartuko dute. Segidan, 3:30etatik aurrera txoko desberdinak martxan jarriko dira (malabarak, zirkua, graffittia, rokodromoa.). Festa girotzeko Bentazaharreko mutil alaiak izango dira bertan eta festa bukatzeko Jundajo txaranga.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olaberria, Gipuzkoako eskola txikien partaide guztien topagune bihar