Borrar
SEGURA

Hondakinen atez ateko bilketa gaur hasiko da Seguran organikoarekin

Arratsaldeko 8:00etatik 10:30era bitartean atera beharko dira edukiontzi marroiak

ANDONI ETXEBERRIA

Jueves, 4 de julio 2013, 02:51

Atez ateko hondakinen gaikako bilketa sistema gaur jarriko da martxan Seguran. Hasiera emateko, hondakin organikoak atera beharko dira gaur, edukiontzi marroietan, 20:00etatik 22:30era. Bilketa sistema berriari hasiera eman aurretik, 18.00etan, ekitaldi bat burutuko da plazan. Hondakin organikoak bilduko dituen kamioi bat iritsiko da eta hondakinen lehen edukiontziak jasotzen hasiko da. Ondoren, agerraldi bat egingo dute Udaleko ordezkariek, bertan izango delarik Foru Aldundiko diputatua den Iñaki Errazkin.

Egunez egun

Bilketa berria egiteko edukiontziak joan zen astean banatu ziren eta, Udalak jakinarazi dituen datuen arabera, etxebizitzen % 92k jasoak dituzte jada. Oraindik eskuratu ez dituztenek, aukera dute oraindik kuboak jasotzea Udalean. Bilketa egunei dagokionez, astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan organikoa bilduko da; asteartetan eta ostiraletan ontzi arinak; asteazkenetan papera; eta igandetan errefusa.

Hondakinak ateratzeko ordutegia 20:00etatik 22:30ak arte izango da. Baserri eta landa eremukoentzat bi bilketa gune jarri dira, Madalena ondoan eta Zubiberrin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondakinen atez ateko bilketa gaur hasiko da Seguran organikoarekin