

Secciones
Servicios
Destacamos
I.M.
Sábado, 20 de julio 2013, 12:46
Ekainaren 24ean ikusi genituen azken aldiz dantzan Udaberriko kideak Tolosan. Lau aste geroago berriz arituko dira etxean, plaza Zaharran, hain zuzen. Gaur eguerdian emanaldi berezi bat ospatuko bait da bertan. «Gau Giroko egitarauaren barruan sartzen den ekitaldi honetan ez gara bakarrik arituko. Argentinako Necochea hiritik, Euskal Herrian barrena beren dantzak eskaintzera etorriko dira hainbat dantzari, eta zapalduko dituzten oholtzen artean, Tolosakoa izango da» diote Udaberritik.
Necochea Euskal Etxeko taldea denez, Argentinako folklorea eta euskal folklorea eskainiko dituzte plaza Zaharreko taula gainean, eta beren emanaldiak saioko zatirik nabarmenena hartuko duen arren, Udaberriko kideak ere astinduko dituzte oinak.
Gaurko saioa, beraz, 12.00etan hasiko da. Honakoak izango dira Necocheako dantzariek eskainiko dituzten dantzak: Aurreskua, Chacarera (Argentinako dantza), Zamba (Argentinako dantza),Zuberotar maskarada, Makil-Dantza, Ezpata-Dantza, San Migel, Musikaren tartea, Arku-Dantza eta Fandangoa eta Arin Arina.
«Udaberriko dantzariok, berriz, Arratiako, Bizkaia, Jota eta Porrue, Kaxarranka eta Lapurdiko Inauterietako dantzak eskainiko ditugu» adierazi digute. Emanaldia amaitu eta gero, bazkaria egingo dute guztiok batera. Azkenik, aipatzekoa da, Necocheakoek, datozen egunetan, Donostiako Gros auzoan, Pasaian, Bergaran, Soraluzen eta Lemoan eskainiko dituztela emanaldiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Miles de irundarras reviven los años 80 y 90 en la fiesta Flashback
Fernando De la Hera
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.