Borrar
Jende asko gerturatu zen Astiazaranek eskainitako saioa ikustera. :: ANDER SALEGI
Euskal Herriko altxorrak deskubritu eta guztien eskura jartzeko egitasmoa
DEBA

Euskal Herriko altxorrak deskubritu eta guztien eskura jartzeko egitasmoa

Lasturreko Arkaitz Astiazaranek bere 'Euskal Herriko Altxorretan Barrena' dokumentala aurkeztu zuen

ION FERNÁNDEZ

Miércoles, 30 de octubre 2013, 01:03

Apirilaren 7an Eibarren hasi eta ekainaren 23an Hendaian bukatu. Bitartean, Euskal Herritik 4.440 kilometro bete, 37 etapa egin, 800 herritik pasa eta 175 mendate igo. Guztia bizikleta gainean. Hau izan da datu orokorretan Lasturreko Arkaitz Astiazaranen abentura. Baina bidaia hau ez da bere buruan bakarrik gelditu, dokumental bat egin du dena azaltzeko. 'Euskal Herriko Altxorretan Barrena' lana atzo aurkeztu zien bizilagunei Agirre Jauregian.

«Uste dut jendeak hiru edo lau toki ezagutzen dituela eta hara joaten dela beti. Bidaia honekin leku asko aurkitu nahi nituen. Gero, bideo-kamerarekin irudi politak jaso izan ditut, eta dokumentala egitea bururatu zitzaidan bizilagunek dauzkaten beste aukerak erakusteko», adierazten du 30 urteko Arkaitz Astiazaranek. Bidaia gehienetan bakarrik egin zuen, baina zati batzuek lagunekin egin zituen.

Astiazaranek ez zuen bidaia guztia jarraian egin, «eguraldiaren arabera egin nuen. Aukera nuenean egun batzuk ematen nituen, baina euria agertzen zenean Debara itzultzen nintzen indarrak hartzera», adierazten du. Ideia honekin kilometro asko bete zituen Euskal Herriko leku ugari ezagutzen.

Aukera ugari

«Toki asko atsegin izan zaizkit», aipatzen du Lasturreko bizilagunak. Bizkaian Karrantza harana «oso polita iruditu zait, industriarik ez baitzegoen»; Araba aldetik Trebiñoko «lasaitasuna» eta Laguardia gogoko izan ditu, eta Nafarroan Vianako alde zaharra goraipatzen du, «oso ondo zainduta baitzegoen». Egun hauetan gauza gutxi eramaten zituen berarekin: bideo-kamera, janaria (Coca-cola, eta txokolate edo hestebeteko bokatak) eta arropa. Gaua igarotzeko, «diru gutxi nuenez aterpeetan lo egiten nuen».

Baidaia polita izan zen, baina bere zailtasunak ere izan omen zituen. Horrela, hirugarren etapan 'pajara' bat eduki zuen, baina «azkeneko kilometroetan izan zenez eguna gainditu nuen». Egun txarrena Nafarroko Goñi mendatean izan zuen: «Gora ailegatu nintzenean euri zaparrada hasi zuen, eta horregatik gaizki pasa nuen». Era berean, nabari izan du «hasierako jardunaldietan larri ikusten nuen nire burua, baina azkeneko etapetan sasoi onean bukatu nuen».

Arkaitz Astiazaranek garbi dauka zer lortu nahi du dokumental honekin: «Lehenengo, ikusleek ondo pasa dezaten, eta gero bidaiatzeko ideia zabaldu nahi dut».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko altxorrak deskubritu eta guztien eskura jartzeko egitasmoa