Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
IRUN

Bilduk «diktadurari gorazarre» egiten dioten kaleen izen aldaketa eskatu du berriz ere

:: M.A.I.

Jueves, 21 de noviembre 2013, 01:21

Bildu Udal Taldeak, atzo Frankoren heriotzaren urteurrena betetzen zela, hirian «Gerrate Zibilia eta ondorengo diktadurarekin zerikusia duten bost pertsonen kaleen izenak badaudela» salatu zuen. Bere bozeramaile den Oinatz Mitxelenak gogorarazi zuen «Kale Izendegien Batzordean, azken Osoko Bilkuran, erregistroan eta 2013ko Udal Aurrekontuen Osoko Bilkuran ere», kale horien izenaldatzea eskatu dutela Bilduko kideek.

Bost kale horietatik bik, Dunboa auzoan, baimenik gabeko izen aldaketa jasan dute azken egunotan eta Mitxelenak «Udal Gobernua arazoaren azalean soilik geratu dela» kritikatu zuen, ekintza bandalikoa egindakoen bila. «Arazoaren oinarriari begiratu behar zaio», gomendatu zuen bozeramaileak. «Halako sinbologiak gorazarre egiten dio erregimenari». Kale Izendegien Batzordea dei dezala gogoratu zion gobernuari eta baita aurrekontuan memoria historikoaren inguruan Bilduk eskatutako eta onartutako partida dagoela, «40.000 eurokoa. Zati txiki bat erabili da bakarrik, Nicolás Guerendiain elkartearekin proiektu bat garatzeko». Proiektua «interesgarria» dela esan zuen ere: «Gerrate Zibila eta diktadura bizi zuten 200 bat pertsonei elkarrizketak egitea artxibo publiko bat sortzeko. Inoiz guzti hau epaitegira eramaten bada, froga moduan erabili ahal izango den artxiboa».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bilduk «diktadurari gorazarre» egiten dioten kaleen izen aldaketa eskatu du berriz ere