Borrar
Literatura eta euskararen festa ospatu zen atzo Kultur Etxean
HONDARRIBIA

Literatura eta euskararen festa ospatu zen atzo Kultur Etxean

Bordari eta Satarka lehiaketako sari banaketa berezia egin zuten. Urt Zubiaurre eta Mikel Arruabarrena helduek eta Laura Gallego eta Inge Salaberriak gazteek lortu zituzten lehenengo sariak

I.A.

Domingo, 15 de diciembre 2013, 04:20

Beste urtetan udaletxean izaten den Bordari eta Satrka literatur lehiaketako sari banaketa Kultur Etxera mugitu zuten atzo. Musika Eskolako txistulariek harrera egin zieten bertaratu ziren ia ehun pertsonei eta ekitaldia beste saio pare batekin ere loratu zuten beste musikari batzuk.

Oso errotuta dagoen literatur lehiaketa honek hogeita hamargarren edizioa betetzen zuenez sari banaketa berezia izan zen. Noski protagonista nagusiak aurtengo sarituak izan ziren, baina ibilbide guzti honen errepaso txiki bat egin zen.

Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziaren esanetan, «aspaldi lehiaketa hau martxan jarri zutenek seguraski ikusi zuten euskara idatzia bultzatzeko aukera emango zela. Eta begira ze bidea egin den!».

Aitor Kerejeta alkateak azpimarratu zuen nola «gaur egun oso normala ikusten dugu Bordari eta Satarka lehiaketa, baina pentsatu behar da orain dela hogeita hamar urte nola hasiko zen... Garai hartan beste herri batzutan ere sortu ziren literatur lehiaketak, baina gaur egun haietako gutxi daude eta datu honek gureari garrantzi berezia ematen dio».

Karlos Zabala itzultzaile, idazle eta epaimahaikideak saio guztietako hogeita hamar lanen bilduma egin du. «Oreka mantentzen saiatu naiz. Heldu-gazte, gizon-emakume-ipuin-olerki eta hondarribitar-ez hondarribitarren arteko oreka».

Jendartean zegoen euskara teknikari ohia den Koro Erasok alkatea eta Ion Elizalde zinegotziaren eskertza eta hurbildutakoen txaloa jaso zuen, hainbat urtetan lehiaketa hontan eta beste gaietan egindako lanagatik.

Aurtengo saioari dagokionez, Bordari ipui lehiaketako epaimahaia Jexux Mari Mendizabal, Juan Garzia, Mayi Iza eta Karlos Zabalak osatu zuten. Satarka olerki saiokoan aldiz Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan ziren. Bietan ere parte hartu zuten Txomin Sagarzazu zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskara batzordeko kideak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Literatura eta euskararen festa ospatu zen atzo Kultur Etxean