Borrar
MRK kolektiboko partaideak Santomas egunean ospatzen duten bazkariaren ondoren.
Abendurock barruan bihar Eratu eta larunbatean MRK gaua
MUTRIKU

Abendurock barruan bihar Eratu eta larunbatean MRK gaua

Sarkor taldea ez da izango gitarristak istripua izan duelako

GORRITIBEREA

Jueves, 19 de diciembre 2013, 10:32

Abendurock rock emanaldiek ere aurrera jarraitzen dute erabateko arrakastarekin, izan ere dagoeneko Petti eta Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak eskainitako emanaldiak jende ugari bildu baitute Bodegoia eta Zubiaram tabernetara.

Bihar eta etzi izango diren emanaldiak Gaztetxean ospatuko dira, toki estali handiagorik ez baitago herrian musika emanaldietarako. Biharkoan talde bakarra izango da, Eratu taldea hain zuzen, Sarkor talde gernikarreko gitarra joleak okondoa hautsi baitu, beraz beraien emanaldia bertan behera gelditu da.

Kontzertu osoa Eratu taldearentzat gelditu da, duela bi urte sortu zen taldea eta dagoeneko Euskal Herri osoan 40 kontzertu baino gehiago eskaini dituztenak. Taldean musikagintzan guztiz jorratuak dauden kideak daude, izan ere Unai gitarra jole eta abeslariak Laia eta Sortuz bezalako taldeetan aritutakoa baita, Aitor bateria joleak berriz Laia, Joxpa, Tuboskapi, Kemen Lertxundi eta abarrekin aritutakoa da, eta hirukoa osatzeko Joseba 'Xasta' baxujotzailea bildu zitzaien. Kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da Gaztetxean.

Larunbatean berriz, laugarren aldiz MRK gaua ospatuko da, non Mutrikuko Rock Kolektiboa osatzen duten 25 bat musikok parte hartuko duten bertsioak burutuz. Krausk, Tinta Roja, Melissa and the Jacks, Markos Unzeta eta abarretan dihardutenak izango dira, baina baita musikari gazteak ere, beteak beste Ander Gorritxategik zuzentzen duen bostekoa. Kontzertua hau ere gaueko 23:00etan hasiko da Gaztetxean eta ohi bezala doan izango dira bi musika emankizunak.

Gabonetako kontzertua

Larunbatean berriz Gabonetako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasle zein talde desberdinetakoak. Arratsaldeko 20:30ean izango da Parrokian, eta bertan txikienetatik hasi eta Anaiarte abesbatza artekoak parte hartuko dute, baina horrek ez du esan nahi kontzertua luzea izango denik, ordubetean sartzeko asmoa baitute. Bestalde, larunbatean baita Santomas azoka arrakastatsua ospatzen denez gero, trikitilari talde osoa kaleak girotuz arituko dira goiz osoan zehar.

Sarriegi eta 'Mantxi' Mutrikun

Bertsolaritzak ere bere tokia izango du larunbatean, besteak beste Okelar bertso lehiaketako sari banaketa izango baita Txalaparta tabernan izango den bazkari ondoren. Lehenik bazkaria izango da arratsaldeko 15:00etatik aurrera, ondoren, BECeko finalista izan den Aitor Sarriegi eta finalaren atarian gelditu zen Iñigo Manzisidor 'Mantxi' bertsolariak arituko dira kantari, ondoren sari banaketa burutuko delarik. Mutrikuko Bertso Eskolak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenak, 943603831 telefonora deitu beharko dute tokia gordetzeko.

Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da helduentzat eta 18 urtetik behera eta langabetuei 12 euro kobratuko zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abendurock barruan bihar Eratu eta larunbatean MRK gaua