Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
Viernes, 24 de enero 2014, 01:16
Villabonako Fleming ikastetxeko Guraso Elkarteak, bertako irakasle eta ikasleen laguntzaz, aurten ere, Aste Kulturala antolatu dute. Aste honetan, 'Fleming Bizirik' lemapean, zenbait ekintza antolatu dituzte, besteak beste, erakusketa, hitzaldiak, an-tzerkia, danborrada, musika, kirola jolasak .
Hau dena urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitartean, burutuko da. Astelehenean, hilak 27an, arratsaldeko 17:00etan, 'Gure eskola atzo eta gaur' argazki erakusketaren irekiera izango da. Erakusketa zabalik egongo da astelehen, astearte eta asteazkenez, 17:00etatik 18:30etara. Bestalde 17:00etan, Otsabi auzoko zubi azpiko paretan, 'Lomceri EZ, Gure Eskolari Bai' lelopean mural pintaketa egingo da. Arratsaldeko 18:30ean, hitzaldia-mahai inguruan 'Behin batean eskolan...' lelopean iragarri dute. Andres Balsa, Margari Ezkurdia, Maribi Zubelzu eta Arantxa Ugalde arituko dira zineko erakusketa gelan. Moderatzaile lanetan, Joxe Amiama EHUko irakaslea eta psikopedagogoa izango da.
Asteartean, arratsaldeko 17:00etan, 'Aizkardi Ttonttorrez ttonttor' argazki muntaia ikusteko aukera egongo da Gureako erakusgelan. Ondoren, 18:30, 'Lan kooperatiboak eskolan' izenburupean hitzaldia egondo da.
Asteazkenan, arratsaldeko 18:00etan, Funky emanaldia, 4. mailako ikasleek eskainita. Ondoren, an-tzerkia Andoaingo Katramila taldearen eskutik Gurea zinean. Iluntzeko 19:00etan 'Facebook, Twitter... ¿Qué debemos saber de las redes sociales'izenbrupean hitzaldia egongo da.
Ostegunean, herriko aiton amonak eskolara gerturatuko dira euren garaiko eskola nolakoa zen konta-tzeko. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, berriz, 'Kolore guztiak' festa antolatu dute. Bertan, mural erraldoia, hennarekin eskuak margotzeko aukera, musika...
Ostiralean, hilak 31n, arratsaldeko 17:00etan, haur danborrada egongo da Arroako eskolatik plazara. Eguraldi txarra egingo balu, eskolako aterpean. Ondoren, 18:30ean buruhandiak eta erraldoiak egongo dira Errebote plazan. Iluntzeko 19:00, salda eta bokata jatea, Berdura plazan, Beharzana eta Irrintzi elkarteen eskutik.
Larunbata, otsailaren 1ean, goizeko 11:00etan, Xakea guraso eta haurrentzat antolatu dituzte. Nola jokatzen den erakutsi eta xakean aritzeko aukera egongo da, Villabonako Xake elkartearen eskutik,Berdura plazan. Arratsaldeko 16:00etan berriz, patin lasterketa antolatu dute, pilotalekuaren kanpoaldetik Remi pasealekura eta handik plazara. Eguraldi txarra egiten badu, ginkana egingo da pilotalekuan Arratzain irristaketa taldaren eskutik.
Igandean, otsailaren 2an, 'Gure herriko kirola; pilota eta errebotea', Beharzana elkartea eta Eskola Kirola ekimenaren eskutik Behar Zanako pilotalekuan izango da.
Behar Zana pilota gazteek
Behar Zana pilota gazteek Udaberriko Sarian, hiru partida jokatuko dituzte gaur. Behar Zanako frontoian (Villabona), gaueko 20:00etan hasita. Beha Zana 1 (Lizaso-Erreka I) Iparraldekoak 2 aurka. Behar Zana 2 (Loidi-Errazkin) Mundaro aurka, arratsaldeko 19:00etan, Astigarragan eta Behar Zana 3 (Arruti-Erreka III) Aurrera Sanz 2 aurka, gaueko 21:00etan, Beoatibarren (Tolosa).
Gaur,ere, Gipuzkoako Ezker horma, Joko garbi nagusiak 1 Maila, gaueko 20:00etan Zubietan, Behar Zana 1 (Mitxelena-Sanchez) Zubieta 2 aurka. Igandean, Trinkete eskuz binaka Gipuzkoako Txapelketa-1.maila Irurako Trinketean / 11:30ean, Behar Zana 1 (Arruti-Esnaola) Orio aurka.
El Egintza, en Olaederra
El Egintza CD se enfrenta hoy, a las 20.30 horas, al Beti Ona CD en Olaederra. En la pasada jornada perdió por 3 -2 con el Azpeitiko AF.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.