Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
TOLOSA

LAB-ek Tolosako klinikak duen diru publikoaren jarraipena egin dezala eskatzen dio Jaurlaritzari

DV

Martes, 4 de febrero 2014, 01:05

Inma Arroyo, Aitziber Sagredo eta Juan Ayestaran, Asunzion Klinika enpresako LAB sindikatuko delegatuek 2013 urteko sentzentziaren kontrako erre-kurtsoaren balorazioa egin zuten atzo prentsaurrekoan. Sententzia hau Klinika Asuncioneko enpresa komiteak jarritako demandaren sententzia da, «demanda langileei %8ko soldata jaitsiera aplikatu zitzaieko jarri zen», delegatuek atzoko pren-tsaurrekoan adierazi zutenez. «Sententzia berri honekin Justizia Epaitegiak arrazoia eman digu berriz ere Asuncion Klinikako langileei eta atzera bota du enpresak jarritako errekurtsoa», zioten LABeko kideek.

Nahiz eta sententziak esan soldata jaitsierarako arrazoi ekonomikorik ez dagoela, «enpresaren jarrera ez da aladatu azken urtean eta helburu eta irizpide berdinak mantentzen ari dira negoziazio prozesuan zehar», esan zuten atzo Arroyok eta Segredok. Haien ustetan, «enpresaren helburu garbiena lan erreforma aplikatzea da langileon «onespenarekin».

Negoziazioak

Enpresaren aldetik eta bere ustezko «negoziazio jarrerarekin» langileei hau eskaini zaiela esan zuten atzo LAB-ekoek: «Egungo baldintza sozialak 10 urtez mantendu (2010 etik izoztuta daude, beraz, 2020ra arte berdin egotea) eta soldatak , negoziazio kolektiboaren atalik garrantzitsuena direnak, Lan hitzarmenetik kanpo utzi nahi dituzte eta Osasun Sailaren finantziazioari lotu, beti ere, finantziazioa murrizten bada soldata murriztuko da, aldiz, finantziazioa handituz gero, soldatak berdin mantenduko lirateke». Langileei iruditzen zaie 2010-2011-2012 an Osasun Sailak Klinikarekin duen kontzertua handitu zuen eta langileok ez zuten lan baldintzetan hobekun-tzarik somatu.

Eusko jaurlaritzari

Momentu honetan, LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari zera exijitzen dio: «Klinika Asuncionekin duen Kontzertuaren jarraipena egin dezala eta bertara bideratzen duen diru publikoaren jarraipena egin dezala».

LAB-eren esanetan, «momentu honetan, Asuncion Klinikak eskualdeko ospitale funtzioa betetzen du eta 65.000 herritar hartatzen baitu» eta bestetik, klinika Asuncioneko langileon lan baldintzak defenda ditzala, «gaur egun Klinikaren %95eko finan-tziaketa publikoa baita. Egoera hau luzatzeak zerbitzuaren kaskartzea ekarri dezake».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco LAB-ek Tolosako klinikak duen diru publikoaren jarraipena egin dezala eskatzen dio Jaurlaritzari