Borrar
VITORIA

Olabide Ikastolak eta Aita Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dute

DV

Domingo, 9 de febrero 2014, 01:51

Olabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omenduko dute otsailaren 12an, asteazkena, Gasteizen. Ekitaldian parte hartuko dute Olabide Ikastolako ordezkariek, Euskaltzaindiaren zuzendaritzak, Andres Urrutia buru, eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Jesuiten ordezkariek.

Olabide Ikastolak 50 urte bete ditu abenduaren 4an. Egun hartan ikuskizun handi eta arrakastatsu batekin ospatu zen urteurrena eta bertan omendu zen Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurren hau dela eta ikasturte honetan zehar antolatzen ari garen ekitaldien artean kokatzen da Aita Raimundo Olabideri datorren astean egingo diogun omenaldia.

Aita Raimundo Olabide Carrerak (1869 - 1942), Gasteizen jaioa eta gipuzkoarren seme, 27 urterekin ikasi zuen euskaraz, eta 1919an Euskaltzaindia sortu zen unetik, euskaltzain izan zen. Jesuita eta irakaslea zen, Elizako ikasgaiez gain, Filosofia eta Letrak ikasi baitzituen. Valladoliden, Salamankan, Oñan, eta Gijonen aritu zen irakasle. Beste lan askoren artean, Biblia euskaratu zuen Olabidek. Testamentu Berria euskaratzeko 10 urte behar izan zituen eta 1931an argitaratu zen Bilbon. Guda Zibiletik ihesi, Toulousen errefuxiatu zen, eta bertan hil zen 1942an.

Gasteizko Olabide Ikastolak Aita Raimundo OIabideri zor dio izena, euskararen alde egindako lanagatik. Ikastolak 50. urteurrena ospatzen duen honetan, Euskaltzaindiarekin batera, merezitako omenaldia eskaini nahi dio orain Aita Raimundo Olabideri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olabide Ikastolak eta Aita Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dute