

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 9 de febrero 2014, 01:53
Zarautz Zero Zabor taldeak 2013ko abenduan, 15 bilera burutu ondoren, amaitutzat eman du bere parte hartzea Hondakinen Mahaian. «Ondorioz, 2014ko hasieratik ZHMaren ibilbidetik at geratu gara», adierazten dute bertako partaide diren Bartolo Iribar, Inhar Agirrezabal eta Jon Mikel Larrañagak.
Idatzian esaten dutenez, «Hondakinen Mahaian aurkeztutako proposamen desberdinen artean, hondakinen kudeaketaren arazoa konponbidean jartzeko gai den proposamen bakarra, atez ate 2.0, baztertu egin du Mahaiak. Aldiz, abiapuntu bezala hartzen du bere inefikazia soberan demostratua duen edukiontzien sistema. Beraz, Mahaiaren prozesua nolabaiteko iruzurra izan dela deritzogu, aldez aurretik atez ateko sistema baztertuta zegoenaren susmoa egiaztatuta geratu baita, gure ustez».
Hauen esanetan, «hondakinen bilketaren gaia berez teknikoa dela jakitun izanda, gizarte eragileok alor tekniko horretan denbora eta energia gehiegi xahutzea, ez zen batere desiragarria. Askoz ere premiazkoagoa baita hondakinen prebentzioan eragiteko lana eta sentsibilizazioa burutzea, hondakinik onena sor-tzen ez dena delako. Guztion aldetik arduraz jokatzeko garaia zela iri-tzita, ZZZek, herriko beste eragile batzuekin batera, modu irekian parte hartzeko jarrera aktiboa eta eraikitzailea hartu genuen. Beti ere Mahaiak hasieran finkatutako gutxieneko gaikako bilketa por-tzentajea erdietsiko lukeen eredu baten ezarpena helburu hartuta».
Uztailerako Mahaiaren egutegia adostu zen, hurrenez hurren: helburua zehaztea, gutxieneko baldin-tzak finkatzea, sistema desberdinak proposatzea, sistemak aztertzeko irizpideak finkatzea, azterketa teknikoa egitea (EHUko lan taldearen eta udal teknikarien partetik) eta bilketa sistema adostea. Ondoren, sistema berriak bete beharreko helburua ere adostu zen (%70eko gaikako bilketa portzentajea) eta baita gutxieneko minimoak ere: helburua lortzeko gaitasuna, kontrolatua izatea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izatea, ahalik eta onespen handiena lortzea, sentsibilizazioa eta heziketa sustatzea eta herriko ezaugarrietara moldagarria izatea.
Sistema desberdinak mahai gainean jarri ondoren, «kronograman adostutako irizpideen finkatzea eta azterketa teknikoa ez ziren gauzatu, eta hortxe hasi ziren gauzak okertzen, akordioaren muina izan beharko lukeen oinarri teknikoa alboratu eta bestelako adostasun 'politikoa' hobetsi zenean», diote.
«Hala ere, eredu guztiak lan taldeetan baloratuak izan eta gero, ondorio garbi bat atera zen prozesu hartatik: atez ate 2.0 sistema zela epe laburrean zehaztutako helburuak bermatzen zituen bilketa sistema bakarra, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izateaz gain. Baino hara non ZHMk, inondik inora plazaratu ez diren arrazoiak medio, ZZZek proposatutako eredua bazterrean utzi du, batzuen erabaki politikoaren ondorioz. Beraz, ZZZen egitekoa eztabaida politikoetan aritzea ez denez, erabaki politikoek -eta ez teknikoek- gidatutako ZHM bere horretan uzten du», dio Zarautz Zero Zaborrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.