Borrar
«Darpon sailburua gezurretan eta gauzak nahasten dabil»
TOLOSA

«Darpon sailburua gezurretan eta gauzak nahasten dabil»

Tolosaldeako alkateek lan mahaia eratu nahi dute etorkizuneko helburu batekin: Tolosaldeak klinika publiko bat izatea

DV ,

Miércoles, 26 de febrero 2014, 04:02

Jon Darpon osasun sailburuak astelehenean Asuncion klinikara eginiko bisita dela eta, Tolosaldeko osasun arreta osatzen duten 30 herrietako alkateek agerraldia egin zuten atzo. Tolosako alkatea den Ibai Iriartek idatzi bat irakurri zuen bertan.

Alkateen iritziz, esanguratsua da «alkateoi biltzeko bizkar eman eta eskualde honek argi eta ozen osasun publikoaren aldeko aldarria egin» eta egun gutxietara, bera izatea, Jon Darpon, Asuncion Klinikan agertu dena. «Honek nahiko argi uzten du pribatizazioaren alde departamendu honek harturiko erabakia. Gogorra egiten da uler-tzea, 30 herritako alkateei muzin egiten jarraitu eta ondoren komunikabideen bitartez alkateoi erantzuna ematea», irakurri zuen Iriartek. «Ulertezina iruditzen zaigu, errespetu falta itzel batetik haratago eskualdera eginiko bisita hau eskualdeko alkateekin biltzeko aprobetxatu ez izana», diote gainera alkateek.

«Sailburua gezurretan eta gauzak nahasten dabil», azpimarra-tzen dute alkateek. Eta honen harira, mila bider adierazi dutela beraien helburua 2011ko azaroan Asuncion Klinikarekin sinatu zen hitzarmenaren aurreko egoerara itzultzea dela adierazi zuten. Anbulategiak, «Euskal Herriko beste anbulategiek eta eskualde honetakoek hitzarmenaren sinadura aurretik bezalaxe», espezialitateak eskaintzea. Alkateek ez dutela inoiz auzitan jarri Asuncion Klinikako langileen profesionaltasuna ere esan zuten, eta gainera beraien ustetan langile hauei esker zerbitzua ez da gehiago kaskartu. Eta egoera ekonomikoaz jakitun, ez dutela ospitale publiko berri bat eskatzen adierazi zuten atzo, baina «bai dauden aukera deseberdinak azter-tzea, egin gabe dagoen gauza bat hain zuzen».

Alkateen esanetan adierazgarria da Tolosaldean «desmantelatzen ari diren anbulategietara sartu irten azkar bat egin zuen bitartean bisita nagusia Asuncion Klinika pribatuan zentratzea». Sailburuaren-tzat zerbitzuaren muina klinika pribatuaren eskuetan gelditzeko asmoa dela diote.

Otsailaren 15eko manifestazioak 1.800 pertsona baino gehiagok aldarrikatu zuen Tolosaldea osatzen duten herritarren nahia, «osasun asistentzia kalitatezkoa eta publikoa», nahi dutela hain zuzen.

Bestalde, «osasun sailak 2012ko hitzarmenaren balorazio txostenean agertzen diren zenbait puntu argitzea, eta urteroko 20 milioi euroen zuriketaren txostena erakustea» eskatzen dute alkateek. «Gu guztiona den diru guzti hau nola gastatzen den jakin nahi dugu. Baliabide publikoa nola gastatzen diren jakin nahi dugu».

Alkateen ustetan, 2011ko azaro aurretik zegoen egoera «zerbi-tzuen kontzertazio bat zen», eta oraingoa berriz «pribatizazio» egoera bat da, «anbulategian eskaintzen ziren zerbitzuak klinika pribatu baten eskuetan gelditu eta anbulategietatik kendu diren momentutik». «Madrilen gertatu dena denok onartu dugu pribatizazio bat ematen zela, eta hemen ez?».

Azkenik, Tolosaldeko alkateek eskua luzatzen diote sailburuari eskualde honetako osasun zerbi-tzuarekin hitz egiten eta lanerako mahaia eratzeko, «osasun asisten-tzia aztertu eta hobekuntzak proposatzeko» eta etorkizuneko helburu batekin: «Tolosaldeak klinika publiko bat izatea». Bitartean, «anbulategietan espezialitateak berrezartzea» exijitzen dute eta baita ere «erreferentziazko ospitaleak Donostia eta Asuncion izatea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Darpon sailburua gezurretan eta gauzak nahasten dabil»