Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Miércoles, 19 de marzo 2014, 03:03
Alizia Osa, Zarauzko Ingurumen zinegotziak, hausnarketa egin eta erabakiak hartzeko unea dela adierazi du. «2013. urteko datuen arabera, %41eko bilketa selektibo tasa dugu. Egia da 2011n %30ean geundela, baina udalbatzarrean, gehiengoz, 2014. urtean Urteta ixteko %70eko bilketa selektibo tasa lortuko genuela adostu genuen».
Zentzu horretan, adierazi du, oraindik %30eko igoera beharrezkoa dela ezarritako helburua lortzeko, eta horretarako Hondakinen Mahaian harturiko erabakiari jarraiki, urratsak emateko unea dela uste du. «Sisteman doiketak egin behar direla argi geratu zaigu guztioi, eta sentsibilizazioan ere hurrengo astetan urrats berriak emango ditugu, ezarritako helburuak lortzeko». Ildo horretan, azpimarratu nahi izan du, zarauztarrek bakarrik, Urtetara 5.300.000 kilo errefus baino gehiago bota zituztela iaz, eta hori, «izugarria» dela azaldu du.
Bi gako aipatzen ditu Osak hondakinen gaiarekin, «pertsonen sentsibilizazioan lan egiten jarraitu behar dugu alde batetik. Haurrek eskolan ikasten dute eta haiei ez zaie burutik pasatzen hondakinak denak nahasian ateratzea. «Bigarrena, bilketa ahalik-eta efektiboena izan dadin neurriak hartzea izango da: edukiontzi berdera botatzea zaildu behar dugu. Birziklatu daitezkeen hondakinak zabortegira bideratzea ekidin beharra lehentasuna da».
Hondakin organikoaren bilketako datuak eta bertan egindako lana defendatu du Udal Gobernuko kideak. 3 urtean hirukoiztu egin da (1.046.000 kilo) jasotako tona kopurua eta egun 6.690 familia dira erabiltzaileak. Hala eta guztiz ere, Osaren iritziz, bide luzea dugu oraindik egiteko.
Baina norabidea argia da Osaren esanetan: «Lehendabizi, arazoaren irtenbidea etxetik hasten denaren kontzientzia hartzea, eta beraz sentsibilizazioa. Hori lortu denean, jendearen ahalegina ondo bidera-tzeko bitartekoak jartzea Udaletik, mankomunitatetik eta Foru Aldunditik». Udaletik bi ildo horietan sakontzeko erabakiak hurrengo astetan iragarriko direla adierazi du.
Urtetaren itxiera
Pozik agertu da Osa, Urtetako zabortegiaren itxiera, ingurumen ikuspegi batetik, sekulako aurrerapausoa izango delako: «zabortegia nahi ez dugunaren pilaketa eta nahasketa izanda, arazo iturri da bikain kudeatuta ere: kaioak, lixibiatuak, isurketak, kutsadura... Zabortegi baten itxiera albiste oso ona da herritar guztientzat, eta horren alde lan handia egin dugu Udaletik, Urola Kostako Mankomunitatearekin eta Foru Aldundiarekin batera. Guretzat lehentasunezko gaia izan da legegintzaldi honetan eta horrela adierazi diegu gainerako erakundeei bezala inguruko bizilagunei ere eta lanak emaitzak eman ditu».
Ingurumen ikuspegitik ez ezik, Osarentzat, lorpena ekonomikoa eta soziala ere bada. «Zabortegia lehengo eredua da, aurrerantzean zabortegirik beharko ez duen eredurantz urratsak ematen ari gara, eta iraganetik etorkizunerako jauzia egingo dugu zabortegia ixtearekin batera. Jendartearen ohitura aldaketak ahalbidetu du zabortegi bat itxi ahal izatea, eta gizarte bezala, sekulako lorpena da».
2014ko abenduan itxi arren, baina, kalte ekologikoa txikitzeko, urte luzetan tratamenduarekin eta zabortegiaren kudeaketarekin jarraitu beharko dela ere adierazi du Osak, eta espero du «hurrengo belaunaldiek halakorik behar izatea, ez Zarautzen ez eta Gipuzkoan ere».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.