Borrar
IBARRA

Kubo banaketa egingo dute larunbata bitarte Ibarran

AINHOA CALLEJA

Jueves, 20 de marzo 2014, 01:11

Badira hilabete batzuk hondakin bilketa sistema aldatzeko lanetan ari garela Ibarran, eta laster izango dugu aukera eredu berrira aldaketa egin ahal izateko. Herritarrek, euren hondakinak ahalik eta egokien kudeatzea da helburua, eta horretarako, Udaletik beharrezko baliabide guztiak bermatzeko ahaleginetan ari dira.

Aurre lanketak bukatzen ari omen dira eta laster atez ateko bilketa sistema berriarekin hasteko moduan izango direla diote Udaletik. Atzotik hilaren 22ra arte burutuko da kubo banaketa. Beko Bide kaleko lokalean egingo da, honako ordutegiarekin: gaur hilak 20 eta bihar goizeko 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara.

1.800 etxebizitzetarako kubo sortak banatuko dira aste honetan. Sortak, doakoak izango dira, eta 4 kubo banatuko dira: bi kubo marroi organikoarentzat (bat txikia eta aireztatua eta bestea handiagoa eta itxia), kubo misto bat (hori-urdina) ontzi arinentzat eta papera eta kartoiarentzat eta kubo gris bat errefusarentzat.

Kuboez gain, herritarrek bilketa eredu berriaren inguruko azalpen guztiak jasotzeko aukera izango dute, bertan banatuko zaizkien informazio euskarri desberdinez gain, hezitzaileak ere bertan egongo baitira herritarren zalantza zein kezkak argitzen. Beraz, hezitzaileak kubo banaketan egongo direnez, egun hauetan, kubo banaketak irauten duen bitartean, Udaleko atez ateko informazio bulegoa itxita egongo da. Banaketan, etxebizitza bakoitzak kubo sorta bakarra jaso dezakeenez, kuboak nork eta zein etxebizitzarako jasotzen dituen erregistratu egingo da. Kuboak jasotzeko zailtasunak izango lituzketen herritarrek, Informazio bulegora dei dezatela, eta etxera eramango dizkiete kuboak eta beharrezko informazio guztia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kubo banaketa egingo dute larunbata bitarte Ibarran