Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Jueves, 3 de abril 2014, 02:03
Udal Gobernuak azkar erantzun dio Montse Aranak asteazkeneko egunkarian egindako salaketei. EAJ-PNVko bozeramailearen hitzetan helburu politikoak daudela uste dute gobernukideek. «Badirudi batzuek oraindik hondakinen gaia helburu partidistetarako erabiltzeko prest daudela, adostasunaren eta akordioaren bidea ez zaielako komeni».
Gobernukideentzat «lotsagarria» da Montse Arana EAJren izenean «bilketa sistema berriaren inguruan presa sartzen hastea, hasiera-hasieratik dakielako bilketa sistema horren ezarpena martxan dagoela, eta beharrezko lan teknikoak burutzen dabiltzala buru belarri Udaleko zein Udal Elkarteko teknikariak». Gaineratzen dutenez, «hondakinen mahaian bertan eta bertatik kanpo etengabe informazioa jaso du EAJk sistema berriaren ezarpen faseen eta uneoro burutzen ari diren lan teknikoen inguruan. Beraz, lanean dabiltzan guztienganako errespetu falta handia da herritarrei ezer egiten ari ez garela esatea».
«Dena ez da zilegi, gogo txarra eta konfrontazioa bilatu nahiak besterik ez baitu azaltzen herritarrei 'Alkatearen utzikeriaz' aritzea badakienean jende asko ari dela etengabe lanean sistema berria ezartzeko beharrezko aurrelanetan. Itsusia eta faltsua da jarrera hori», Udal Gobernuarean ustetan.
«Guk ere jada martxan ikusi nahiko genuke sistema berria, baina horretarako lan asko egin behar da». Gogoratzen dute inon ez dagoela martxan Zumaian ezarri nahi den sistema hori, «eta horretan ari gara». «Beraz, gure partetik lanean jarraituko dugu azken urtean etengabe eta izerdi asko botata ari garen moduan. Eta noski, Udaleko zein Udal Elkarteko teknikariei babesa eskainiko diegu, lanak ondo egiten ari direlako, eta horretarako denbora behar delako. Bitartean, hobe luke Montse Aranak eta EAJk lan hauek laguntzen saiatzea, oztopatu eta giro txarra sortu ordez. Helburua birziklapena hobetzea da, ez botoak irabaztea», amaitzen du esanaz hedabideetara bidalitako oharrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.