Borrar
TOLOSALDEA

Mankomunitateak «bide jasangarri eta eraginkorrenarenetik» jarraituko du lanean

Hondakinen bilketa zerbitzua ematen duen enpresarekin kontrato aldaketa bat egin du

DV

Martes, 8 de abril 2014, 02:05

Tolosaldeko Mankomunitatearen «kudeaketa egoki eta garbian» oinarritzen dela azpimarratu nahi izan dute. «Ingurumenarekiko errespetua, eskualde osasuntsu eta jasangarria eta herri bideragarriak helburu ditugunez, gure eguneroko lana hauek lortzean datza eskualdeko herri guztiekin batera».

Lehengo astean Mankomunitatea osatzen duten herrietako ordezkariekin eginiko batzarrean, hainbat gai onartu ziren, «aurtengoan ere kudeaketa egoki bat egiteko beharrezkoak izango ditugunak». Hala, «hondakinen bilketa zerbitzua ematen digun enpresarekin kontrato aldaketa bat egin dugu, eta honi esker, Mankomunitateak ematen duen zerbitzuak hobekuntzak izango ditu».

«Onuretako bat, kartoi komertzialaren bilketa zerbitzua izango da» diote Mankomunitatetik. «Bilketa gehigarri honen bidez, gaikako bilketa egiteko zerbitzua zabaldu nahi dugu. Era honetara, komertzio eta sortzaile bereziei asteazken eta larunbatetan euren komertzioen kanpoan bilketa egingo zaie, gaikako bilketa handituz».

Kontratuaren aldaketaren parte izango da, Ibarraren bilketa eredu berria ere. Ibarrak ere atez ateko bilketa sistemaren alde egin du, eta ostiralean hasi zen eredu berriarekin.

«Herriek, hondakinen kudeaketa egoki eta jasangarri baten alde lanketa handiak egin dituzte. Hala, landa eremuan kokatuta ditugun 19 udalerriek euren hondakinak egoki kudeatzeko bidea hartua dute aspalditik. Herri hauen ardura eta nortasuna direlata, sortzen duten materia organikoa herrian bertan kudeatzen dute. Dagoeneko 14 herri dira eskualdean, eta urte hau amaitzerako, beste 5ek ere bide bera hartuko dutela aurreikusten dugu» azpimarratzen dute.

«Eskualdean baditugu bestelako eredu egokiak aurrera eraman dituzten herriak ere. Ostiralean Ibarra ere batu zen, eta guztira, 7 herri ditugu eskualdean atez ateko bilketa eraginkorra egiten dutenak. Herritarrak euren arduraren jabe jokatzen ari dira, eta sistemak hala bideratzen duenez, hondakinak oso ondo bereizten dituzte euren etxeetan».

«Lanketa guzti hauei esker, birziklapen tasa %43ra eraman dugu eskualdean. Geroz eta gertuago dugu beraz, Europatik arautzen den %60 birziklatze tasa eta Gipuzkoar asko bezala, aipatutako zifrak lortzen jarraituko dugu tolosaldean ere» esan dute.

Sortzez beste ordaindu

«Mankomunitatean gauden egunetik, helburu argia izan dugu fiskalitate ereduari dagokionez. Hain zuzen ere, sortsez besteko ordainketa dela justuena deritzogu. Orain arteko fiskalitate ereduarekin eskualdeko herritar guztiengatik ekarpen kopuru bakarra geneukan finkatuta eta beraz ez z en isladatzen herriek herritarrekin batera egindako lanketa, hori aldatu beharra zegoela ikusi genuen hasieratik. Hala, fiskalitate eredu aldaketa onartu dugu azken batzarrean».

«Herri bakoitzari ematen zaion bilketa zerbitzuaren arabera eta sortzen duen hondakinen arabera» egingo dio ekarpena Mankomunitateari. Ondorioz, «argia edo urarekin gertatzen den moduan, errefusa gutxiago sortzen dutenek gutxiago ordainduko dute, eta gehiago sortzen dutenek, aldiz, gehiago».

Batzarrean onartu genuen beste gaia, prebentzioaren inguruan aurrera eramango den beste proiektu berri bat dugu. Hondakinen prebentzioari garrantzi handia ematen diogu, eta Aldundiaren diru laguntzen bidez, konpostajearen laguntzaz prebentzio proiektuak aurrera eramaten jarraituko dugu.

«Prebentzioa oinarri hartuta, bigarren konpostaje kanpaina bat eramaten ari gara egun, eta 1200 konpostagailu gehiagoren ezarketa egiten ari gara eskualdean. Konpostajearen bidez, materia organikoa zabortegira ez bideratzeaz gain, sistematik ateratzen dugu; kosturik eragin gabe eta ongarria emanez herritarrei».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mankomunitateak «bide jasangarri eta eraginkorrenarenetik» jarraituko du lanean