PPLL
Jueves, 8 de noviembre 2007, 12:35
URRETXU. DV. Iaz bezala, aurtengo denboraldian ere Ezker Hormako II. Emakumea Pilotari txapelketa ari dira jokatzen emakumeak federatu mailan. Txapelketa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, gomazko paletaz.
Publicidad
Bigarren edizioa
Bigarren edizio honetan berrikuntza bat izan da. Partehartzaile kopurua igotzearen poderioz bi mailatan banatu dira pilotariak. Lehenengo mailan sei bikote eta bigarrengo mailan beste sei ari dira lehian.
Hau honela, asteburu honetan txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Pilotarien artean urretxuar bat ere bada gainera, Uxue Fernandez. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren teknikaria hain zuzen ere. Bere aburuz, datorren asteburuko jaialdia herrian izateak, ezhoiko aukera eskaintzen digu emakume federatuek pilotan duten trebezia bertatik bertara ikusteko. Uxue arratsaldeko 4. neurketan arituko da Nagore Arozena lizartzarra lagun duela Manzisidor-Argain bikotearen aurka, arratsaldeko 18:00 inguruan hasita, gutxi gorabehera.
Beraz, neska federatuen gomazko paletako partidak ikusteko gonbitea luzatuta dago larunbat honetarako, azaroak 10, arratsaldeko 15:30etatik aurrera Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Partidak
Asteburu honetako kartelera honako hau izango da 15:30etatik aurrera: lehenengo partida Jauregi eta Goenaga, M.Zabala-N Zaabalaren aurka; Bigarren partidan, Urbistondo eta Lukas, Tijero eta Lujanbioren aurka; Hirugarrenean Bañales eta Gurrutxaga, Arrondo eta Urbietaren aurka arituko dira kantxan; Laugarren partidan Fernandez eta Arozena, Manzisidor eta Argainaren aurka neurtuko dira; Bostgarren partidan: Evaristi eta Errasti, Piérola eta Montesen aurka; Seigarren partidan, Urkizu eta Unanue, Etxegia eta Mendizabalaren aurka.
Txapelketaren informazioa ahalik eta gehien hedatzeko asmotan, blog bat sortu da Emakumea Pilotari izenburupean. Hona hemen bertako helbidea:http://www.blogak.com/emakumeapilotari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.