Cartas

Mikel Egibarri, bihotzez

Koldo Tellitu

Viernes, 7 de diciembre 2007, 02:06

Iragan ostiralean, azaroaren 30ean, jakin genuen Mikel Egibar lankidearen atxiloketaren berri, 18/98-ko beste auziperatuekin batera.

Publicidad

Gaizki hasitakoak okerrago jarraitzeko joera izaten du eta bukaerakoari izena jartzeko ere arazoak izaten dira. Zure lehen atxiloketan jasandako torturen berri zure epaiketan zehar jakin genuen, epaiketa amaigabea ematen zuen hartan. Eta orain zuon guztion kartzelaratzea iritsi zaigu, denok ezagutzen ditugun baldintzetan.

Ziega-zulo batean sartuta dagoeneko, Mikel gure artean ikastoletan lanean ikusi dugunok, ordez, txalotu egingo genuke, eta txalotu egiten dugu, lankide bezala eta profesional bezala agertu duen emankortasunagatik. 18/98koen epaiketa erraldoia amaitu eta gero ere gure artean eman dituen hilabeteetan duintasun eredugarria adierazi du. Iragarritako kartzelaldi ziurraren dramak ez du behin ere bere aurpegitik irribarrea kendu, ez dio lanerako gogoa kikildu, ez da sekula jeitsi baikortasunaren zalditik. Ezagutzen ez zuenak ezer gutxi igar ziezaiokeen gainean zintzilik zeukan ezpataz. Euskal Herriaren etorkizun askean sinesmen irmoa daukanak bakarrik egin diezaioke aurre abaguneko ekaitzari Mikelek bezala.

Sinesmen hori zurekin konpartitzen dugulako, zuon guztion aurka egindako gehiegikeria honen arduradunei bidea zuzentzeko argitasuna azkar batean iristea espero dugu. Ez da izango berezko lana. Badakigu. Baina herri honetan ez da faltako denok antsiatzen dugun agertoki konpontzailea lehenbailehen ekartzeko ahalegina egingo duenik. Gu ere horien artean izango gara, Mikel. Ez ezazu zalantzarik izan. Kalean ikusi nahi zaituztegu ahalbait bizkorren, bai zu eta bai zure zigorkideak. Artean, zuri, familiari eta gertuko guztiei, gure besarkadarik beroena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad