"Gezurra gezurraren gainean" antzezlanaren une bat.
Getaria

Gaur, 'Gezurra gezurraren gainean' helduentzako antzerkia eskolako aretoan

PPLL

Viernes, 28 de diciembre 2007, 11:18

GETARIA. DV. Gaur gaueko 22:00etan Gezurra gezurraren gainean helduentzako antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Iturzaeta Herri Eskolako aretoan Orratx taldearen eskutik, ironiaz, sarkasmoz eta egoera barregarriz zeharo zipriztinduriko antzezlanekin.

Publicidad

Lierni Fesnedok zuzendutako antzezlana Dario Foren bi antzezlanetan oinarritzen da, antzerkigile italiarraren ia ezaugarri guztiak bere baitan biltzen dituelarik. «Frakez jantzitako gizona eta gizon biluzia» gizakion izenaz eta izanaz mintzo da, kanpoko itxurak edo jazkerak gure jatorrian eta patuan ereginik baduten ala ez, eta alderantziz, endredo barregarria sortuz. Zerraldo bidaiariak antzezlanak, berriz, hondo sakon eta seioagoa du, tartean gertatzen diren gaizki ulertu eta iruzurtxoek inozentziatik maltzurkeriara doan bidea eta kontrakoa eskena berean egitea ahalbideratuz. Bertan, bizitzan zenbat mozorro eraman dezakegun eta errealitatea zenbateraino itxuraldatu daitekeen deskubrituko dugu.

Antzezleak: Mertxe Larrea, Edurne Agirrezabala, Patxi Larrea, Jose Mari Gurrutxaga, Begoña Azpiazu, Xabin Larrea, Juanjo Arraiago, Emili Etxebeste eta Begoña Amonarriz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad