![Joxe Austin Arrieta, atzo. [LUSA]](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/prensa/noticias/200803/12/fotos/341072.jpg)
FELIX IBARGUTXI
Miércoles, 12 de marzo 2008, 10:01
Publicidad
DONOSTIA.DV. Terra sigillata publikatu du Joxe Austin Arrietak, saiakeratik hurbil dagoen eleberria. «Adin batera iritsi gara eta nire azken berrogei urteen halako balantze bat da liburu hau, nahiz jakin balantzeak behin-behinekoak direla», esan zuen atzoko aurkezpenean. Liburuko gaia Euskal Herriko arazo politikoa da azken batean, tarteka filosofia eta erlijioari buruzko gogoetak ere azaltzen direlarik.
Joxe Austin Arrieta (Donostia , 1947) poesia, narrazioa eta itzulpena jorratutakoa da. 90eko hamarkadan Herri Batasunako mahaikidea izan zen. Abuztuaren 15eko bazkalondoa eleberria plazaratu zuen 1979an eta, ondoren, Manu militari (1987) nobela eta Labur aroz (1997) narrazio bilduma atera ditu. Poesiari dagokionez, azken liburua 2003an plazaratu zuen, Orbaibar zeritzana.
«Ez zaitut engainatu nahi, balizko irakurle hori -jarraitu zuen-. Barruak agintzen dit abiso hau ematea: ezker abertzale konbentzionala gorrotatzen baldin baduzu, mesedez etzazula liburu hau irakurri. Gure gauzak dira- -eta». Baina liburuan era askotako ikuspegiak bildu omen ditu: «Alde bietako odolaren mintzoa agertzen da hemen. Zerbaitetaz harro egotekotan, horretaz nago harro. Ez diot muzin egin, uko egin, errealitateari alde guztietatik begira-tzeari. Nire koadrilako Ander Elizalde pelma eta txotxoloa da, baina arrazoi du: jaulkitzeko tenorea da, ez eraukitzekoa».
Azken lerrootako hitz horiek azalpen bat behar dute. Jaulki, igaliak jaulkitzen (erortzen) dira arbolatik, baina Azkuek bere hiztegian dioenez, hitz horrek «adi-tzera eman» esan nahi du baita ere, eta gaztelaniazko «narrar» aditzaren ordaina ere izan daiteke. Bestalde, «erauki» aditzak errenditzea esan nahi du. Beraz, «narratzeko garaia da, eta ez errenditzekoa», nobelako protagonista horren iritziz.
Publicidad
Eleberrian hiru espazio ager-tzen dira: Saltus vasconum, (Des)Ager vasconum eta Mare vasconum. «Azkeneko hori garranti-tsua da. Kostakoa naiz eta aita Mutrikun jaio zen. Horko istorio batzuk ere sartu ditut», jarraitu zuen idazleak.
Eta liburuko izenburuko terra sigillata hori erromatarren zibilizazioko zeramika mota bat da. «Gaztetan, Aranzadikoekin, Arabako Elvillarreko Los Husos aztarnategian jardun nintzen indusketan. Han agertzen ziren horrelako zeramikak, eta izan zitezkeen, metaforikoki, oroimen zatiak. Denok saiatzen gara pusketa horiekin pitxarra osatzen. Beharbada sinbolismo pretentziosoa da, baina terra sigillata Euskal Herria bera da».
Publicidad
Eta pusketa txikiz osatutako puzzle baten antza du liburuak, egitura aldetik. Egitura konplexua. Atzokoan Txalaparta etxeko Mikel Soto editoreak esan bezala, liburuak ez du hasiera-korapiloa- -bukaera egitura klasikoa.
Eszenarioetako bat Hitzaz Mendi soziedadea da, non elkartzen diren adiskide batzuk, besteak beste literaturaz eta politikaz hitz egitera.
Bestalde, Arrietak esan zuen liburuko testuak askotan komentatu dituela kartzelan dauden bi idazlerekin: Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis eta Jokin Urain.
Publicidad
Aurkezpenean Fito Rodríguez izan zuen lagun. «Generoak apurtu ditu bizitakoaz idazteko. Eta bere buruarekin lehian, leialtasuna bilatu du. Streap tease politikoa egin du Joxe Austinek», esan zuen EIEko lehendakariak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.